Blackberry telefonoen erabiltzaileek Twitter euskaraz konfigura dezakete, aplikazioaren azken bertsioa jaisten badute. Hasiera batean, albistea sare sozialetako enpresa erraldoiaren mugimenduen lehen adierazle zela irudi zezakeen arren, gaur jakin dugu ez dela hala.

Mozkorra nago edo...
Gehiago irakurri…
Biztanleria oso baten gaineko masa kontrola ez da errealitate hutsa, 25 herrialdetan garatzen ari den industria sekretua baizik.

Ba al dakizu nor dagoen zuri begira?
Honela hasten du Julian Assangek bere azken erasoa Wikileaks webgunean. Atzo espioitza teknologikoari buruzko filtrazioen lehen parte bat kaleratu zuten, eta bertan, jende askoren susmoei dokumentu eta datuak jarri dizkiote.
Nahiko begibistakoa da sakelako telefono inteligente hauek une honetan bertan non zauden mapa batean erakusteko gai badira, bazela urte batzuk zu non zinen jakiteko teknologia garatua zela, nahiz eta zuri zure mugikorrak ez bistaratu halakorik. Eta hori, hasiera besterik ez litzateke. Gehiago irakurri…
Ez zen posible izango Arabiar Udaberria bezala ezagun egin den fenomenoa, teknologia berririk gabe. Halere, teknologia berriek eurek bakarrik ez dute deustarako balio, atzean hauen potentzialtasuna baliatuko duen pertsonarik ez badago. Hori da Al Jazeerak egindako dokumental honek azpimarratzen duen ideia. Images of Revolution edo Iraltzaren Irudiak.
Mundu osoan ezagun egin diren irudiak grabatu zituztenak elkarrizketatu dituzte Tunisia eta Egipton. Gehienbat ikasle eta ekintzaile politikoek une egokian leku egokian eskuan sakelako telefonoa edukitzeak zer tentsio, beldur eta zoriona eragin zien azpimarratzen dute. Gehiago irakurri…
Kukutza Gaztetxeko kideek beren YouTubeko kanalean Ertzaintzaren jarrera salatzen duen bideo bat zintzilikatu berri dute. Bertan Iñaki Azkuna hiriko alkatea eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako barne kontseilariaren azalpen puskak sartu dituzte, aldi berean, Ertzaintzak Errekalde auzoan izan zuen jarrera erakutsiz. Kontraesanak nabarmenak dira.
Gehiago irakurri…
Wikipedia Internet osoko proiekturik harrigarrienetakoa iruditu izan zait betidanik, edonork ekarpenak egin ditzakeen makro hiztegi/proiektu ia utopikoa, ehunka hizkuntzatan dagoena gainera. Dagoeneko sortua ez balego eta norbaitek hori sortu nahi duela esango balit, ziurrenik ezinezkoa dela erantzungo nioke.
Nire ekarpentxoak egin izan ditut, gehienbat euskarazko bertsioan, baina baita gaztelaniazkoan eta ingelesezkoan ere, gehienbat Euskal Herriari buruz. Hala ere, nazkatuta nago azken bi hizkuntza handi hauetako zenbait administratzailek duten jarrera prepotentearekin, eta ea jendeak antzeko arazoak izan dituen, eta zer egin duten jakin nahi nuke. Gehiago irakurri…
Sutan jarri zuten Twitter atzo arratsean kataluniarrek. Haserre zeuden, Twitter enpresarekin gainera.
Suminaren arrazoia: enpresa amerikarrak bere blogean jakinarazi zuen bere zerbitzuak beste bost hizkuntzatan prest direla: Txinera sinplean, txinera tradizionalean, hindieran, filipineran eta malayeran. Gehiago irakurri…
Berriz ere hartu digute aurre katalanek. Eta eskerrak horri. Kostako litzaiguke bestela trena ateratzear, baina oraindik geltokian dagoela konturatzea. Twitterri buruz ari naiz, baina orokortu liteke eta hitz egin katalanek teknologia berriekin egin duten apostuaren seriotasunaz. Atzetik goaz, baina beti pentsatu izan dut ona dela gidari onari jarraitzea. Gehiago irakurri…
El Paíseko artikulu batetik Youtubeko kanal kriminal batera heldu nintzen. Honela zioen kazetariak:
El juez les acusa (…) de llevar a la práctica un “proyecto orgánico” (…) mediante la actividad de la página web apurtu.org y de Kronika Nafarroa. Ambas iniciativas, junto a los canales de Youtube Harremanak y Apurtu Telebista tendrían como finalidad “la creación de una estructura de propaganda en Internet”.
Youtubeko bi kanal ez ditu epaile batek egunero aipatzen, eta horregatik, zeozer potoloa behar zuen bertan! Propaganda! Gehiago irakurri…
Xabier Lete hil zen atzo arratsean, baina sarean abeslariari buruzko errerentzia asko topa daiteke, Facebook eta Twitterretik hasi, Youtubetik pasa eta Spotifyra heldu arte. Hona bilduma bat ondare gisa gera dadin.
Facebook

Xabier Lete 1991ko kantaldi batean (Arg: Badok.info Joxek aterea)
Heriotzaren albistea jakin bezain pronto sortu zuen norbaitek abeslariaren zaletuak bilduko dituen orria. Bestalde, erabiltzaileen profiletan Leteri errererentzia egiten dioten mezuak zabaldu dira.
Twitter
Egun osoan zehar animo mezuak idatzi zituzten euskal twitariek, eta heriotzaren berri jakin zenean, mezua minutu gutxitan errebotatu zuten erabiltzaileek. Ondoren bere kantuen letrak ta dolumin mezuak gailendu ziren. Gaur goizean ere, mezu askotan egiten zaio erreferentzia abeslari eta poeta oiartzuarrari. Gehiago irakurri…
Ezin nuen hemen zintzilikatu gabe utzi ez-dakit-nola-heldu-zaidan-milaka-bideo-horietako-bat. Azpian irakurri dudan iruzkinetako batek dioen moduan, Youtubeko onenetakoa izango da. Jendeak egiten dituen bitxikerien bildumak asko daude sarean, baina hau itzela da. Gozatu.