Nadal, jantzita batzuetan, biluzik besteetan

Rafel Nadal, askok erakutsi nahi izan ez duten uniformearekin.

Rafel Nadal, askok erakutsi nahi izan ez duten uniformearekin.

Rafael Nadal tenislariak seigarren Roland Garros txapelketa irabazi zuen atzo. Gaur, Espainiar Estatuko egunkari ugariren azalean agertzen da haren argazkia, El Mundon adibidez. Eserita ageri da Nadal, eskuin eskuan txapeldunaren kopa eta bizkarrean Espainiako bandera dituela. Askok eraman dute azalera antzeko argazkia, baina bada desberdintasun handi bat, El Mundok berak deskubritu duen moduan: egunkari batzuetan espainiar banderarekin agertzen da, eta besteetan ez. Nadal jantzita erakutsi dutenak dira: La Razón, ABC, Marca, As eta El Mundo. Eta larrugorritan azaleratu dutenak: El País, Público, La Vanguardia, El Mundo Deportivo, Sport, El Diario Vasco eta El Correo. Milesker, El Mundo, internauta batek dioen moduan, argazkien “ñabardura ideologikoak” erakusteagatik.

Erroldatze susmagarriak

"Nolako alkatia, halako herria", dio atsotitzak. Alderantzizkoa ere maiz gertatzen da.

"Nolako alkatia, halako herria", dio atsotitzak. Alderantzizkoa ere maiz gertatzen da.

Espainia ia osoan izan dira erroldatze susmagarriak azken hilabeteotan, 1.000 biztanlez azpiko herrietan. Kasu bakarra dugu Nafarroan (Urraul Goiti); bakar bat ere ez Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Gehiago irakurri…

Hautagai zikinak

Lagun izeteko, kontuek garbi.

"Lagun izeteko, kontuek garbi", dio atsotitzak. Batzuek zintzo-demonio betetzen dute.

Espainia osoko zerrendetan daude hautagai zikinak, salbu eta Katalunian, Errioxan eta Euskal Herrian.
Gehiago irakurri…

Nora hoa, Mugipuzkoa?

Mugipuzkoa

96 kilometro 3 ordutan egiten ditugu guk. Horrela bai!

Zumarraga (hangoa naiz) eta Lasarte-Oria (han lan egiten dut) artean 48 kilometro daude. 120 kilometro orduko abiadura gainditzen duenean dardarka hasten zaidan autoan etorriz gero 35-40 minutu behar izaten ditut bidea osatzeko, eta garraio publikoa erabilita ordubete eta laurdenetik gora. Kontuan izan Renferen bi tren eta TSST konpainiako autobus bat hartu behar ditudala. Gehiago irakurri…

Y272, Barcina gastronomiko-zoologikoa

Y272 andereak arrain bat ezagutu zuen Echarrin.

Y272 andereak arrain bat ezagutu zuen Echarrin.

Y272: Yolanda en tu pueblo. Izen hori du Yolanda Barcina UPNko presidenteak hauteskundeetara begira abiarazitako kanpainak. “UPNko presidente izendatu nindutenean, erronka bat jarri nion nire buruari: Nafarroako Gobernuko presidentetzarako hautagai izan baino lehen, gure Komunitateko udalerri guztiak –272– bisitatzea”, dio Barcinak kanpainaren webgunean. Bere helburua ez omen zen “errekorrak haustea”, herritarrekin kalean aurrez-aurre hitz egitea baizik, nola bizi diren ezagutzea, euren kezkak zeintzuk diren jakitea… alegia, “entzun eta ikastea”. Gehiago irakurri…

AStapotroak

Ikusi bi argazki hauek.

Barça vs Athletic (Marca)

Barça vs Athletic (Marca)

Barça vs Athletic (As)
Barça vs Athletic (As)

Ezer arrarorik sumatu al duzue? Hala da: beheko irudian Athletic-eko atzelari bat –arrasto horiaren gainean egon beharko litzatekeena, behetik hasita bigarrena– desagertu egin da. Madrilgo As egunkariak publikatu du argazkia, Bartzelonak sartutako golean, Dani Alves jokoz kanpo zegoela argi uzteko. Zein majaderori bururatu ote zaio argazkia hala manipulatzea? Eta publikatzeko baimena ematea?

(Benetan, ez dakit kirol prentsak bezalako sentipen kontrajarriak inork sortzen dizkidan. Marca, As eta enparauak lotsagarriak iruditzen zaizkit sarri, baina batzuetan pentsatzen dut gustura arituko nintzatekeela horietako batean lanean, albisteei hankaburugabeko ekarpen originalak eginez).

Posdata: ASek barkamena eskatu du irudia aldatzeagatik.

Zikloturistak, ziklo asko, turismo gutxi

Milaka lagunek hartzen du parte Quebrantahuesos martxa ezagunean.

Milaka lagunek hartzen du parte Quebrantahuesos martxa ezagunean. Denak ez doaz lehiatzera, baina...

Ekainean Quebrantahuesos bizikleta martxa ezaguna egingo da Jaca (Espainia) inguruan. Ahal den moduan bukatzeko helburuarekin aterako dira batzuk, ahalik eta denbora onena egiteko asmoz besteak. Irabaztea izango dute batzuek xede. Quebrantahuesos martxa bat baita, baina (profesional frustratu batzuentzat) lasterketa izaera hartu duena, denbora eta sailkapen ofizialekin. Gehiago irakurri…

Absolbitua

Alberto Contador txirrindulari espainiarra absolbitu egin du Federazioak.

Alberto Contador txirrindulari espainiarra absolbitu egin du Federazioak.

“Espainiako Federazioak ez du Contador zigortu, Rajoy eta Zapaterok presioa egin ostean”. Gara egunkariaren titularrak azaleratu ditu argien Alberto Contadorren absoluzioaren atzean egon daitezkeen arrazoiak, beste hedabide batzuek ere politikarien babesa hizpide duten arren. Gehiago irakurri…

Gerlariok, markari ohore egiozue!

Movistar-eko ziklisten aurrean ageri dira Telefonica-ko Luis Abril eta Cesar Alierta; eta Eusebio Unzue kirol-zuzendaria.

Kirol batzuek hori dute, taldeak babesten dituzten enpresek hartzen dutela beste kiroletan auzo, hiri edo herrialde batek betetzen duen pertenentzia rola. Ziklismoa da horren adibide, eta Movistar taldearen atzoko aurkezpen ekitaldian entzundakoak, etsenplu adierazgarria. Telefonica-ko presidentetzako idazkari nagusi tekniko Luis Abril mikrofonora hurbildu eta txirrindulariei zuzendu zitzaien, dopinaren mamua aretoan hegaka zebilela: “Zuen esku uzten ditugu konpainia honen gauzarik baliotsuenak, haren markak. Ohore egiezue”. Gehiago irakurri…

33 urte eta gero, bueltan da Vuelta

Vincenzo Nibali italiarrak irabazi zuen iaz Espainiako Itzulia.

Vincenzo Nibali italiarrak irabazi zuen iaz Espainiako Itzulia.

Espainiako txirrindulari itzulia, la Vuelta, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaitik pasako da aurten. 33 urte dira halakorik gertatzen ez zela. Garai berriekin bat datorren erabaki politikoa izan daiteke. Ados. Gehiago irakurri…