Zergatik egiten dizute hau, Aznar?

Negar egin genuen utzi gintuzunean. Negar egin dugu orain. Nola konpara zaitzakete Gerhard Schroeder, Olesegun Obasanjo, Joseph Estrada eta Thaksin Shinawatra bezalako jendillajearekin?

Evok inoiz hartu duen gosaririk garestiena…

… gizon potolo eta burusoil batek jan du. Horixe zabaldu dute behintzat hedabideek, “itxuraz” eta “ustez” jositako albisteetan. Antza denez, pasa den igandean, Evo Moralesen txoferra nagusiarentzako gosaria eta ogia erostera joan zen La Paz-eko (Bolivia) kafetegi batera, Hugo Chavezek oparitutako Toyota Land Cruiser todoterrenoan. Txoferrak giltzak jarrita utzi zituen, kafetegiko zerbitzari bati eskatu ostean [...]

Pinochetek ez luke reggaetona dantzatuko

Eskuinak irabazi ditu Txileko hauteskunde presidentzialak, hogei urtez oposizioan izan ostean. Sebastian Piñera izanen da presidente berria, askok Silvio Berlusconi agintari italiarrarekin alderatzen duten enpresaria.

Tortura musikala

Txisteak egiteko emango luke, gaia horren larria ez balitz. Kontua da AEBetako hainbat musikarik Etxe Zuriari eskatu diotela Guantanamoko presoei egindako galdeketetan erabili ziren kantuen zerrenda argitaratzeko.

“Yes We Did” edo estrategia egokiaren arrakasta

“Obamaren aldeko kanpaina ez da ongi atera soilik teknologia berriak erabili ditugulako, tresna horiek nola eta zertarako erabili argi geneukalako baizik. Kanpainak ez du medio sozialen indarra erakusten, estrategiarena baizik. Estrategia eraginkorra, hori da arrakastaren funtsa. Helburua ez zen Internet bidez jendea harremanetan jartzea, sarean zegoen mugimendua kanpoan, kalean islatzea baizik”. Rahaf Harfoush 25 urteko [...]

Rodrigo Rosenberg-en bizikleta

Munduari bira eman dio Rodrigo Rosenberg Marzano abokatuaren bideoak.  Igandean hil zuten Guatemalako Hirian, tirokatuta. Hil aurretik grabatu zuen bideoa. Bazekien arriskuan zegoela, eta berandu baino lehen, bera hiltzeko agindu zuten politikarien izenak kamera aurrean bota zituen: Alvaro Colom Guatemalako presidentea, Sandra Colom lehen dama eta Gustavo Alejos presidentearen idazkari pribatua. Guatemalako bankurik inportanteenaren (Banco [...]