Euskaltel-Euskadi “maldan gora” [mp3]

Etxe kantariak Euskaltel-Euskadiri kantu bat egin dio, txirrindulari taldearen eskariz, haren bidez girotzeko 2010eko Frantziako Tourreko mendiko etapak. Ziurrenik aurten ere Pirinioetara joango naiz lagunekin. Ohi bezala, kamiseta laranjarik ez dugu jantziko, ezta Etxek egindako abestia ozen kantatu ere. Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak sutsuki animatuko ditugu, eztarria urratu arte, baina “marea laranjak” ez gaitu xurgatuko. Identitate kontuak. [...]

Euskal karperoak Euskal Herrira

Igandea, arratsaldeko zortziak. Reala lehen mailan izango da. Jokalariak banan-banan atera dira zaleak agurtzera. Azkenetakoa izan da Mikel Labaka azpeitiarra. Mikrofonoa hartu du: “Eskerrikasko danai emandako laguntzagatik. Jaitsitako egunian esan gendun zaile izango zala.  Lortu deu, zorionak. Muxu bat kartzelan zaudeten Realzale guztioi. Ondo ospau ta segi burruken!”. [Ikusi ETBren bideoa, 12:35 minutuan] Astelehena. Kronika [...]

Yesteren ipurdiagatik, ‘El Correo’ popatik hartzera

Larunbatean El Correo egunkariak Athletic-eko jokalari batzuen argazkiak plazaratu zituen. Menorcan zeuden, yate batean, Joseba Etxeberriaren agurra “ospatzen”. Lehenengo planoan Fran Yeste, biluzik, hauspez, yatearen aurrealdean etzanda. Yeste jada ez dago taldean, baina jokalari zurigorriei ez zaie gustatu argazki horiek aireratzea, eta El Correo “boikoteatzea” erabaki dute: “Onartezina iruditzen zaigu eremu pribatuko argazkiak publiko egitea. [...]

ANV eta “La furia española” (Kirola eta politika I)

Kirolaren eta politikaren arteko harremanek nahi adina artikulu idazteko aukera ematen dute. “ANVko fundatzaileetako baten balentriak sorrarazi zuen Furia española titulua”, irakurri dugu Interneten, gure erreportajerako (PDF) informazio bila ari ginela.

Force with control, teknologiaren indarra

Duela gutxira arte talde herbeherear, alemaniar, frantziar eta bereziki italiar eta espainiarrak ziren nagusi goi mailako txirrindularitzan. Orain, ordea, estatubatuar eta britainiarrak dira indartsuenak. Tropela ingelesez mintzo da. Aurrerapen teknologikoek pisu handia dute Lance Armstrong-en Radio Shack bezalako taldeetan. Psikologoek, biomekanikariek, nutrizionistek… lagun ugarik parte hartzen dute perfekzioa xede duten proiektu anbiziotsuetan.

“Guardiola paradigma” eta Bulgaria anarkikoa

“Badakigu Guardiolaren fotoa zergatik sartu duzun”, esan genion duela bi aste Onintza Irureta lankideari, “nork irakurriko du bestela eleaniztasunari buruzko zure artikulua?”.

TAV Baskonia

Barrenak askatzera noa… Saskibaloia gustuko dut. Barçazalea naiz txikitatik. Caja Laboralekoak dira koadrilakoak, badakizue, TAU ohiaren aldekoak. “Barçak dirua du, TAUk borrokarako grina”, kokoteraino naukate Caracter Baskoniarekin.

Twitter, kirolarientzako mesede ala kalte?

Duela astebete amaitu zen Italiako Giroa. Protagonista nagusiak txirrindulariak izan ziren, baina gonbidatu berezi batek ere eman zuen zeresanik. Twitter izeneko txoritxoaz ari gara. Italiako hedabideek zalaparta handia sortu zuten –horretan abilak dira– Lance Armstrong estatubatuarrak eta haren zuzendari Johan Bruyneel-ek ez zutelako prentsaurrekorik ematen, ezta elkarrizketak onartu ere. Twitter bidez zabaltzen zuten lasterketari buruzko [...]

Pedro Horrillok ARGIAn: “Pentsatzen ez duen txirrindularia ere ez da existitzen”

80 metro. 80 metroko amildegi batetik erori zen larunbatean Pedro Horrillo txirrindulari ermuarra, Italiako Giroko 8. etapan [ikusi bideoa]. Hari laguntzera jaitsi ziren sorosleek uste zuten ez zutela bizirik aterako. Erratu egin ziren, baina Horrillok txikituta du gorputza. “Berriro bizikletan ibiliko da, baina ez profesional bezala”, esan du Rabobank taldeko medikuak. Izugarri gogorra da gertatutakoa. [...]

Zinemara, futbola ikustera (falta zena…)

Geroz eta jende gutxiago joaten da zinema aretoetara. Sarrera + kokakola + palomitak = 10 euro. Gehi aparkatzeko arazoak-eta. DVDak nagusitu dira. Oro har, futbol zelaietara ere geroz eta jende gutxiago joaten da. Telebista nagusitu zaie. “Eta futbol zelaiko giroa zinemara eramaten badugu?”. Jaume Roures Mediapro taldeko akziodunaren ideia da: 2009-2010 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako [...]