Nazkatuta

Ez neukan batere gogorik ‘Contador auziari’ buruz hitz egiteko. Nazka-nazka eginda nago (ziklismoaren jarraitzaile bezala). Sortu duen kalapita patriotikoari ordea ezin izan diot bizkarra eman (kazetari moduan).

Igande bat ziklismoaren infernuan

En Forårsdag i Helvede. Igande bat infernuan. Izenburu hori du Jorgen Leth daniarrak 1976an filmatutako dokumentalak. Askorentzat txirrindularitzari buruz sekula egin den filmarik onena da, eta urte hartako Paris-Roubaix klasiko handiaren ingurukoak biltzen ditu, ziklista, antolatzaile eta ikusleen ahotik. Iparraldeko infernua ere deitzen zaio galtzadarrizko zati, lokatz, matxura eta erorketek markatutako lasterketa horri, eta handik [...]

Nadal, jantzita batzuetan, biluzik besteetan

Rafael Nadal tenislariak seigarren Roland Garros txapelketa irabazi zuen atzo. Gaur, Espainiar Estatuko egunkari ugariren azalean agertzen da haren argazkia, El Mundon adibidez. Eserita ageri da Nadal, eskuin eskuan txapeldunaren kopa eta bizkarrean Espainiako bandera dituela. Askok eraman dute azalera antzeko argazkia, baina bada desberdintasun handi bat, El Mundok berak deskubritu duen moduan: egunkari batzuetan [...]

AStapotroak

Ikusi bi argazki hauek. Barça vs Athletic (As) Ezer arrarorik sumatu al duzue? Hala da: beheko irudian Athletic-eko atzelari bat –arrasto horiaren gainean egon beharko litzatekeena, behetik hasita bigarrena– desagertu egin da. Madrilgo As egunkariak publikatu du argazkia, Bartzelonak sartutako golean, Dani Alves jokoz kanpo zegoela argi uzteko. Zein majaderori bururatu ote zaio argazkia hala [...]

Zikloturistak, ziklo asko, turismo gutxi

Ekainean Quebrantahuesos bizikleta martxa ezaguna egingo da Jaca (Espainia) inguruan. Ahal den moduan bukatzeko helburuarekin aterako dira batzuk, ahalik eta denbora onena egiteko asmoz besteak. Irabaztea izango dute batzuek xede. Quebrantahuesos martxa bat baita, baina (profesional frustratu batzuentzat) lasterketa izaera hartu duena, denbora eta sailkapen ofizialekin.

Gerlariok, markari ohore egiozue!

Kirol batzuek hori dute, taldeak babesten dituzten enpresek hartzen dutela beste kiroletan auzo, hiri edo herrialde batek betetzen duen pertenentzia rola. Ziklismoa da horren adibide, eta Movistar taldearen atzoko aurkezpen ekitaldian entzundakoak, etsenplu adierazgarria. Telefonica-ko presidentetzako idazkari nagusi tekniko Luis Abril mikrofonora hurbildu eta txirrindulariei zuzendu zitzaien, dopinaren mamua aretoan hegaka zebilela: “Zuen esku uzten [...]

33 urte eta gero, bueltan da Vuelta

Espainiako txirrindulari itzulia, la Vuelta, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaitik pasako da aurten. 33 urte dira halakorik gertatzen ez zela. Garai berriekin bat datorren erabaki politikoa izan daiteke. Ados.

Gipuzkoarren ikusmenak ‘Marca’ itsutu du

Latza Marca-ren gaurko azala: Los ultras de la Real cantaron al Atleti “españoles hijo de puta” por llevar este brazalete. Alegia, Realeko “ultrek”, kapitainaren besokoan piperpotoa eramateagatik oihukatu zietela Atletico-ko jokalariei “Espainolak putakumeak”. Bai, noski, ate atzeko pistaren atzeko 30. lerroan eserita zeuden pipajaleek garbi ikus zezaketen besoko erraldoi horretako bandera erraldoia. Marca-koei ez zaie [...]

Vasco Aurrecochea atezaina, modaren ikono

‘Bat-goleiro’ deitzen diote Pablo ‘Vasco’ Aurrecochea atezain uruguaiarrari. Partida honetan jarri zioten ezizena gurekin poteatzera gustura eramango genukeen atezainari: Ez da Batman, dena den, Vasco Aurrecochearen kamisetak apaindu dituen marrazki bizidunetako pertsonaia bakarra: Mickey Mouse, Hulk, Tasmaniako Deabrua, Tom eta Jerry… guztiek jokatu dute futbolean berarekin. Tipo xelebrea ‘vasco’ hori… zeren zain zaude, Caparros? http://damncoolpics.blogspot.com

Fernando Alonso, txalapartari

Fernando Alonso pilotu espainiarra txalapartari gisa ageri da bideo honetan, bera babesten duen marka batek antolatutako ekitaldi batean. “Alonso antzinako musika-tresna etniko bat jotzen ausartu da“,  titulatu du Marca egunkariak. Felipe Ugarte eta Beñat Iturrioz dira bi txalapartari anonimoak.