Guardia Zibila 2.0, droga saltzailea eta baserritarren kontuak

Bere bizilagunak droga saltzen zuen. Horregatik laga zuen mezua Facebook-en, Delitu Telematikoen Taldeko (GDT) guardia zibilek ikus zezaten: “Nire bizilagunak droga saltzen du”.

Antibirusak eta galtzontziloak

“Lasai, pardillokeria tipikoenetako bat da”, esan dit lankide tximaluzeak, halakoetan erakutsi ohi duen irribarre aluarekin. “Jendeak bi galtzontzilo janzten ditu hotzetik babesteko, edo bi pare galtzerdi… normala da ordenagailuan bi antibirus jarrita babestuago egongo zarela pentsatzea”.

“Guardiola paradigma” eta Bulgaria anarkikoa

“Badakigu Guardiolaren fotoa zergatik sartu duzun”, esan genion duela bi aste Onintza Irureta lankideari, “nork irakurriko du bestela eleaniztasunari buruzko zure artikulua?”.

Aizan, ikasi ordenagailua erabiltzen

Para mayores de 65 años y mujeres de cualquier edad. Aprende gratis a utilizar un ordenador y a navegar por Internet, dio Nafarroako Gobernuak plazaratutako eskuorriak.

In your face… book

Baditut bi lagun Facebook CIAk kontrolatzen duela diotenak. Duela urtebete-edo, sare soziala eta inteligentzia agentzia lotzen zituen albisteak irakurri genituen, baina aspaldian ez dut halakorik berriro entzun.

Laino guztien azpitik

AEBetako Garraio Publikoaren Segurtasun Agentziak badu herritarren parte hartzea bultzatzea xede duen blog bat (www.tsa.gov/blog), itxura batean ezer arrarorik ez duena. Itxura batean diogu, ezkutuan bada ere, zerbait grandiosoa izan behar duelako.