Antibirusak eta galtzontziloak

“Lasai, pardillokeria tipikoenetako bat da”, esan dit lankide tximaluzeak, halakoetan erakutsi ohi duen irribarre aluarekin. “Jendeak bi galtzontzilo janzten ditu hotzetik babesteko, edo bi pare galtzerdi… normala da ordenagailuan bi antibirus jarrita babestuago egongo zarela pentsatzea”.

Force with control, teknologiaren indarra

Duela gutxira arte talde herbeherear, alemaniar, frantziar eta bereziki italiar eta espainiarrak ziren nagusi goi mailako txirrindularitzan. Orain, ordea, estatubatuar eta britainiarrak dira indartsuenak. Tropela ingelesez mintzo da. Aurrerapen teknologikoek pisu handia dute Lance Armstrong-en Radio Shack bezalako taldeetan. Psikologoek, biomekanikariek, nutrizionistek… lagun ugarik parte hartzen dute perfekzioa xede duten proiektu anbiziotsuetan.