Palestina, Bosnia, Iran, Afganistan… nobela grafikoak gatazken bihotzean

Sarrera hau jon-torner-(e)k idatzi du / Otsaila 20, 2010
Atala: Literatura
palestina

'Palestina, en la franja de Gaza' liburuaren azala.

Poztu nau Le Monde Diplomatique aldizkarian nobela grafikoei buruzko artikulua aurkitzeak. Analisi serioetan ere komikiek tarterik badutela ikusteak, agian norbaiti balio izango zion generoarekiko mesfidantza puntu hori uxatzeko.

Marc Pastor i Sanz komiki kritikariaren hitzetan, munduko gatazken lekukotasun berezia ematen dute nobela grafikoek. Adierazpen bisuala eta lengoaia idatzia uztartu ditzakeela dio, elementu oso subjektiboak eta istorioari zehaztasuna ematen dioten testu idatziak: “Ikus-entzunezko lengoaiak lortu nahi duen errealismotik urruntzen da eta, denbora berean, idatzizko kronikari falta zaion plastikotasuna gehitzeko gai da. Modu horretan, bizi garen mundua hobe ulertzen laguntzen gaitu”. Adibide moduan, zerrenda batean bildu ditugun hainbat liburu –gaztelaniazko edizioak guztiak– aipatu ditu Pastor i Sanzek. Hemen dituzue, inork komiki “serioen” munduan barneratzen hasi nahiko balu:

Joe Sacco: Palestina, en la franja de Gaza (Planeta de Agostini) eta Gorazde, zona protegida (Planeta de Agostini)

Marjane Satrapi: Persépolis (Norma Editorial)

Didier Lefevre eta Emmanuel Guibert: El Fotógrafo (Glénat)

Guy Delisle: Pyongyang, Shenzhen eta Crónicas Birmanas liburuek osatutako trilogia (Astiberri)

Art Spiegelman: Maus, relato de un superviviente (Planeta De Agostini)

Carlos Giménez: Paracuellos (Glénat, DeBolsillo), Barrio (Glénat) eta 36-39. Malos tiempos (Glénat)

Keiji Nakazawa: Hiroshima (Otakuland)

Chester Brown: Louis Riel (La Cúpula)

Marc Pastorrek dio ezkerraren proposamenekin bat egiten duten testigantzak aurki daitezkeela nobela grafiko horietan guztietan. Zenbaitzuk oraindik ere iskin egiten dieten arren, liburu-dendetan geroz eta leku nabarmenagoa dute obra konprometitu horiek.

Portzierto, Pastorrek komikien, eleberri grafikoen eta beste hainbat gairen inguruko blog oso interesgarria du Kataluniako Vilaweb agerkari elektronikoaren webgunean: Per Tutatis!. Le Monde Diplomatique aldizkariaren urtarrileko zenbakian plazaratu duen artikulua harpidedunek soilik irakurri dezakete Interneten.

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
*

Hurrengo sarrera: