Asteburuan Komiki eta Manga Azoka egin da Getxon. Abarka-ren erakus-mahaian euskarazko komikiak salgai. Tartean, Patxi Gallegoren Pololoak trilogiako aurreneko bi liburuak. Hirugarrenaren arrastorik ez. Ez gintuen harritu, Durangorako ozta-ozta iritsiko zela pentsatzen baikenuen. Ba ez, aurreratu egin da. Pololoak 3 Elkar-en Megadendan dago jada salgai. Komiki irakurle bezala, min ematen du gurean egiten den komiki [...]
Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzain berriak orain adinako tximak zituen 1986an. Eta Seat Panda beltz bat. Eta euskaraz ederki egiten zuen. Jaunartzea berarekin egin genuen zumarratar zintzook gauza horiek ditugu gogoan. Horiek eta bere irribarre-erdi inkietantea.
Los cuatro ríos. Fred Vargas – Edmond Baudoin. Astiberri (2009). 225 orrialde, zuri-beltzean. 18 euro.
Espainiako Erregeak Donostian izan ziren asteazkenean. Goizean Aquariuma ber-inauguratu zuten. Arratsaldean, berriz, Diario Vasco-ren egoitzan izan ziren. Aquariumerako txangoa konpainia ederrean egin zuten, besteren artean, Monakoko Carolinak lagundu baitzien. Hannover-eko printzesa Diario Vascoren errotatibara ez zen joan, baina haren hutsuneak apenas kendu zion glamourrik espedizioari.
Baditut bi lagun Facebook CIAk kontrolatzen duela diotenak. Duela urtebete-edo, sare soziala eta inteligentzia agentzia lotzen zituen albisteak irakurri genituen, baina aspaldian ez dut halakorik berriro entzun.