Laino guztien azpitik

AEBetako Garraio Publikoaren Segurtasun Agentziak badu herritarren parte hartzea bultzatzea xede duen blog bat (www.tsa.gov/blog), itxura batean ezer arrarorik ez duena. Itxura batean diogu, ezkutuan bada ere, zerbait grandiosoa izan behar duelako.

Begi-niniari tiro

Bartzelonan bada plaza bat George Orwell izenekoa. La Mercé auzoan dago, Escudellers kalearen amaieran. Orwell, badakizue, 1984 nobela ezagunaren egilea da. Uneoro zelatan eta erasotzeko gertu dagoen arerio ikusezinaren aurkako gerra du hizpide liburuak. Guztia ikusten duen Anaia Handia terminoak Orwelli zor dio bere arrakasta. Tira, kontua da Orwellek bere izeneko plaza duela Bartzelonan, La [...]

Warner-DC vs Disney-Marvel

Disney-ek Marvel konpainia erosi izanak entretenimenduaren industrian aldaketa handiak eragingo zituela genioen duela bi aste. Orduan ez genekien aldaketa horiek zeintzuk izango ziren, baina badirudi bi superpotentzien nagusitasuna indartzea besterik ez duela lortuko. Disney-Marvel sozietateari kontra egiteko, Warner-ek DC Entertainment enpresa sortu du. Warner eta DC Comics elkarren eskutik zihoazen orain arte ere, baina enpresa [...]

Aldaketa ezezagunak, baina handiak

Gehienok jakingo duzue jada Walt Disney erraldoiak Marvel konpainia erosi duela, 4.000 milioi dolarretan (2.800 milioi euro). Inor gutxi ausartzen da orain zer gertatuko den esatera, baina argi dago entretenimenduaren industrian aldaketa handiak izango direla. Disneyren marrazki bizidunetako pertsonaiek (Mickey Mouse, Donald ahatea…) eta gaztetxoen idoloek (Hannah Montana, Jonas Brothers…) Marvelen super heroi boteretsuekin (Spiderman, [...]