Tira, ez zen juxtu hala izan. Barbie martxoaren 9an jaio zen, Emakumearen Nazioarteko Egunaren biharamunean. Panpina meharraren lehenengo modeloa duela 50 urte merkaturatu zen: arrasto zuri eta beltzezko bainujantzia zeraman soinean, eta harro erakusten zuen bere melena modernoa. Orduz geroztik, haren estilistek mila modutara jantzi dute. Gorpuzkeraz ordea berdin-berdin jarraitzen du. Amets amerikarraren ikur, batzuentzat [...]
Nostalgiak harrapatuta, La Polla Records taldearen Playlist bat aukeratu eta formularioak betetzeari ekin diot. Erritmo onean nindoan, bideo bitxia aurkitu dudan arte. Aguraindarren Estrella del rock (1984) abestia entzuten da, baina baxu, taberna bateko irratitik emititzen ari balira bezala.
Hogeita hamar urteko gizonezkoa zara. Kalean zaudela, iragarki diferenteak eskaintzen dituen pantailari begira geratu zara. Bat-batean, bizarra mozteko apar marka baten iragarkia hasi da. Pantailari begira jarraitu duzu, eta gizonezkoentzako kolonia eta auto banaren iragarkiak ikusi dituzu. Pantaila aurretik aldendu zarenean berrogei urteko emakumea jarri da haren parean. Hari zuzendutako produktuak ageri dira orain. Ez [...]