Wi-Fi sarea edo kable bidezko banda zabaleko konexioa dagoen lekuetan erabil daitezke. Txikiak dira, arinak, eta batez ere oso merkeak. Interneten nabigatzeko eta oinarrizko funtzioak egiteko erabiltzen dira bereziki. Moda bat dela diote batzuek, nahikoa ahalmen ez dutela besteek. Kontuak kontu, harrera oso ona izaten ari dira.
Antonio Basagoiti PPko lehendakaritzarako hautagaiak iragarri zuen: hauteskunde kanpainan Barack Obamaren ereduari jarraituko dio. Hautesleekin komunikazio zuzena lortzea xede duen kanpaina berritzailea egingo duela hitzeman du, eta igandean Donostiako Victoria Eugenia antzokira gerturatu zirenek hala izango dela egiaztatzeko parada izan zuten, El Mundo egunkariko kronikan irakurri daitekeen moduan (artikuluak Interneten sarbide mugatua dauka). PPren ekitaldiari [...]