Garraio publikoak emakume sentiarazten ninduenekoa

Autobusaren zain. (Argazkia: Lowon.blogspot.com)

Gizonezkorik ez autobusaren zain (Argazkia: Lowon.blogspot.com)

Iruñerrian, eskualde mailako garraio publikoa erabiltzen duten herritarren %78 emakumeak eta %22 gizonezkoak dira, Mankomunitateak emandako datuen arabera.

Ehuneko horiekin bat datoz zortzi urtetan lanera joateko erabili nituen tren (Renfe) eta autobusetako (TSST) datuak. Horregatik erosi nuen autoa. Nire maskulinitatea hain zegoen zartatua… Gehiago irakurri…

Nazkatuta

Ez neukan batere gogorik ‘Contador auziari’ buruz hitz egiteko. Nazka-nazka eginda nago (ziklismoaren jarraitzaile bezala). Sortu duen kalapita patriotikoari ordea ezin izan diot bizkarra eman (kazetari moduan).
Gehiago irakurri…

Zergatik ez dago polizia-katurik?

Liburuak ez dira BCNegra asteko protagonista bakarrak.

Liburuak ez dira BCNegra asteko protagonista bakarrak.

Jaume Perich (1941-1995) marrazkilari kataluniarrak esaten zuen katuak gustukoago zituela txakurrak baino, polizia-katurik ez zuelako ezagutzen. “Perichek, agian, bestelako iritzia izango luke Mossoen erakustaldia ikusterik izan balu”, diote nobela beltzari buruzko Bartzelonako BCNegra asteko kideek. Gehiago irakurri…

Susta dezagun euskaraaahh!

Leizaola fundazioaren spot-eko irudia.

Leizaola fundazioaren spot-eko irudia.

Ze demontre da hau? Euskararen erabilera sustatzea omen du xede bideo bero honek. Leizaola fundazioak egin du. Edonor plazerez urtzeko modukoa… Puf, bideoak gustu txarreko hainbeste txiste merke egiteko aukera ematen du, eta oso zaila da tentazioari eustea. Berriro diot, badaezpada ere: bideoan ageri diren bi film laburrek (Mendekua eta Euskaltegi bitxia izenekoek) “euskararen erabilera sustatzea” dute helburu, euskara aisialdirako ere baliagarria dela erakustea.

Gehiago irakurri…

Igande bat ziklismoaren infernuan

En Forårsdag i Helvede. Igande bat infernuan. Izenburu hori du Jorgen Leth daniarrak 1976an filmatutako dokumentalak. Askorentzat txirrindularitzari buruz sekula egin den filmarik onena da, eta urte hartako Paris-Roubaix klasiko handiaren ingurukoak biltzen ditu, ziklista, antolatzaile eta ikusleen ahotik. Iparraldeko infernua ere deitzen zaio galtzadarrizko zati, lokatz, matxura eta erorketek markatutako lasterketa horri, eta handik datorkio izena dokumentalari.
Gehiago irakurri…

Euskal hiztunok ‘hispanoen’ iraultzarekin bat!

Iluntzeko albistegietan ikusi nuen atzo: Antonio Banderas aktoreak Calderón de la Barcaren poesia bat errezitatu zuen Urrezko Globoen galan (Los Angelesen), gaztelaniaz. Apur bat geroago Sofia Vergara kolonbiarra hurreratu zen mikrofonora, Modern Family telesail sarituko aktoreetako bat: “Milesker Antonio, milesker Salma, sari hau nazioartekoa bilakatzeagatik. Bi hizkuntzatan jasoko dugu”, esan zuen, gaztelaniaz. Urrezko Globoen galako aurkezle Rick Gervaisek egindako txantxa bati erantzun nahi izan zioten. Ekitaldiko une batean, sari bat aurkeztera zihoazen Antonio Banderas eta Salma Hayek-en espainiar azentua eta ingeles maila kritikatu zituen.
Gehiago irakurri…

Divac eta Petrovic: gerrak etsai bihurtu zituen anaiak

Divac eta Petrovic, kolore bera defendatzen zutenean.

Divac eta Petrovic, kolore bera defendatzen zutenean.

Vlade Divac eta Drazen Petrovic. Saskibaloi jokalariak ziren biak, serbiarra bata eta kroaziarra bestea. 1980-90eko hamarkadetan partida mordoa jokatu zuten elkarrekin, artean mutil koxkorrak ginenok jainkoturik geneukan Jugoslaviako selekzio mitikoan. Europako Txapelketa irabazi zuten 1989an, eta Mundukoa urtebete geroago. AEBetako NBA ligan jokatu zuten biek. “Anaiak” ziren, 1991n lehertutako Balkanetako gerrak “etsai” bilakatu zituen arte.
Gehiago irakurri…

Ziklistak, naziak eta etorriko direnak

‘Mezu gardena’ izeneko intoxikazio eta propaganda teknikaren erakusgarri dugu pasarte historiko hau:
 
“Juduak eta ziklistak dira Alemaniaren gaitz ororen errudun” dioen kartela erakutsi dio nazien propaganda ministro Goebbelsek Adolf Hitlerri.
- Zergatik ziklistak? –galdetu dio Hitlerrek.
- Horixe da, hain justu, kartela ikustean herritarrek galdetzea nahi dudana –erantzun Goebbelsek.
Gehiago irakurri…

ETA

Inportanteena argazki nagusian E-T-A hizkiak elkarren ondoan azaltzea da, posible bada hizki gaizto horien atzean jende are gaiztoagoa ageri dela. Hala egin zuten El Mundok eta La Razón egunkariek pasa den abuztuaren 26-27an, Twitterren-eta bolo-bolo dabilen artikulu honek erakusten duen moduan. Trikimailuak ez gaitu sobera harritu. Ia egunero aurki daitezke halako perlak egunkari batzuetan. Trebeenak, hori bai, El Mundokoak dira gure ustez. Begira bestela larunbateko artikulu honi. Titularra bera baino goiburu handi eta ponpoxoagoa fabrikatu dute guraize kolpe txiki batekin.

Larraitz Ugarte ETAko presoa, barkatu, Gipuzkoako Diputazioko bozeramailea, Arantzazun egindako elkarretaratzean.

Larraitz Ugarte ETAko presoa, barkatu, Gipuzkoako Diputazioko bozeramailea, Arantzazun egindako elkarretaratzean. Hurrengoan banderoletako gezi gorriak berari seinalatzen jarriko dituzte, ikusiko duzue.

“kAHTeak txikitu” eguna Hernanin

2010ean sortu zen kAHTeak txikitu kolektiboa.

2010ean sortu zen kAHTeak txikitu kolektiboa.

Larunbatean (hilak 18) kAHTeak Txikitu eguna egingo da Hernanin (Gipuzkoa). 2010ean sortutako kAHTeak Txikitu kolektiboko kideen hitzetan, euren helburu nagusiak dira “Abiadura Handiko Trenaren proiektuak eragindako gertakari errepresiboak ezagutarazi eta salatzea, errepresaliatuen artean koordinazio minimo bat sortzea eta isunei aurre egitea mekanismo ezberdinen bitartez”. Hernaniko jaialdia (ikus egitaraua) da bultzatu duten egitasmoetako bat, eta han aurkeztuko duten dossierra beste bat. AHTren aurkako borrokan eman diren “kasu errepresibo (ia) guztiak” bildu ditu, eta 5 eurotan jarriko dute salgai.

Iturriak: Topatu.info / Gara