Buridango astoarena

Gose eta egarri izaki, distantzia berera zituen eskuin-ezker belarra eta ura. Jana eta edana neurri bereko premia ziren Buridango astoarentzat eta alde batera ala bestera egiten asmatu ez zuenez, kieto geratu eta gosez hil zen. Aurtengo Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko epaimahaiak ere antzeko zerbait egin duela iruditzen zaigu: asko nabarmendu den filmik ez zegoen eta lehentasunak [...]

Irribarre palestinarra

EID MILAD LAILA Sail Ofiziala Fitxa teknikoa. Zuzendaria: Rashid Masharawi. Aktoreak: Mohamed Bakri, Areen Omari, Nour Zoubi. Tunisia-Palestina-Holanda. 71 minutu. Travis bezala Abu Laila lanera abiatu da bere taxian. Travis bezala Abu Laila ez da berez taxi gidaria, baina lanen bat behar du epaile plaza ematen dioten bitartean. Travis ez bezala, Abu Laila Palestinan bizi [...]

Gure zera honen metafora ederra

TIRO BAT BURUAN Sail Ofiziala Fitxa teknikoa. Zuzendaria: Jaime Rosales. Aktoreak: Ion Arretxe, Diego Gutiérrez, Mikel Tello, Iñigo Royo, Ana Vila, Asun Arretxe. Tiro bat buruan filmeko protagonistek hitz egiten dute, baina ez dituzu entzungo. Elkarrizketa mutuek osatzen dute pelikula. Hori da Jaime Rosalesen lan berriaz esatea komeni den lehenengo gauza (gero ez etorri esaten [...]

Ez gaitu hotz utzi

FROZEN RIVER Sail Ofiziala Fitxa teknikoa. Zuzendaria: Courtney Hunt. Aktoreak: Melissa Leo, Misty Upham, Michael O’Keefe, Mark Boone Jr., Charlie McDermott. AEB. 97 minutu. Emakumea negarrez, zigarroa ezpainetan. Gabon aurretik senarrak utzi egin ditu bera eta bi semeak. Etxe berria erosteko dirua berarekin eraman du, hotza egiten du. Kanada eta AEBen arteko mugan gaude, etxe [...]

Ba ote indiferentzia baino okerragorik?

Sail ofiziala HONEYDRIPPER Fitxa teknikoa: Zuzendaria: John Sayles. Antzezleak: Danny Glover, Lisa Gay Hamilton, Yaya DaCosta, Gary Clark Jr., Charles S. Dutton. 123 min. 1950eko hamarkadan gaude, Alabaman (AEB). Tyrone Purvis (Danny Glover) bere taberna galtzear dago. Zorrak ditu likore saltzailearekin eta lur jabearekin. Irtenbidea, Guitar Sam izeneko musikaria tabernara ekarri eta zorrak kitatzeko adina [...]

Querejeta karanbolaren bila

Sail Ofiziala SIETE MESAS DE BILLAR FRANCÉS Fitxa teknikoa: Zuzendaria: Gracia Querejeta. Antzezleak: Maribel Verdú, Blanca Portillo, Amparo Baró, Raul Arévalo, Lorena Vindel, Jose Luis García Perez, Enrique Villen. 118 min. Ángelaren senarrak alde egin du eta bere aita hil egin da. Charok, aitaren amoranteak, eman dio berria, hirira autobusez ailegatu bezain laster. Hirian geratzea [...]