Kokaina dakar txorrotako urak
Goizean titular batekin egin dut topo Gipuzkoako buletin ez-ofizialean: “Cocaína hasta en el agua del grifo”. Atzo Donostian izandako jardunaldi batzuek eman dute goiburua. Bartzelonako Unibertsitateko María Teresa Galcerán irakasle katedradunak dio estoldetako urak, ibaietakoak eta txorrotakoak kokaina partikulak dituztela. 0,10 nanogramo kokaina dauzka Bilboko, Donostiako edo Gasteizeko etxe arrunt batetik ateratzen den ur litro [...]



