Sarde batekin albiste-gorotzak mugitzen

Badira egun batzuk ederrak: esnatzen zara txorien kantarekin, gosari oparo bat trankil hartu, kaleko jendeari diosal irribarretsuak eginez lanerako bidea hartu… Eta mahaian esertzean, titular batek gorotz beroa botatzen dizu aurpegira. Akabo zure egunaren distira; hatzamar puntekin aurpegitik simaurra kendu behar izan nuen atzo, nazka pixka batekin eta haserre samar, EiTB.com-eko titular bat irakurri ondoren: [...]