
Tunisiako diktadorearen alderdia ISko kidea da, PSOErekin eta PSekin batera
Gaitzekoa ari da izaten Tunisiako errebolta eta telebista, irrati, egunkari guztiak ari dira matxinadaren berri ematen azken egunetan. “Herritarrak altxa dira! Ihes egin du Zine el-Abidine Ben Ali diktadoreak!” diote ozen. Baina, hedabide handiekin maiz gertatzen den moduan, zenbait detaile interesgarri bigarren planoan geratzen dira, ez kasualitatez; orain arte agintari europarrek mediterraneoko tiranoarekin izan duten adiskidetasuna, kasu. Gehiago irakurri…

Belén Esteban
Arantzako ahateak bagina legez, inbutuarekin sartu digute eztarritik Hegoaldeko teleikusleoi Belén Estebanen historia: torero ezagunarekin ezkondu zen emakume pobrea, senarraren familia aberatsak baztertua, alaba aurrera ateratzeko hiltzeko prest dagoen andre sufritua. Dena oihuka, dena hesteetatik, dena arrunkeria neurrigabez esaten duen barrioko heroia. Eta hain fenomeno zabaldua izanda, irakurketa ideologiko ugari sortu ditu. Gehiago irakurri…

Lo dago, ala hilda?
Nicholas Negroponte Internet munduko guruak El País egunkari espainiarrari: “Ez dut uste Twitterrek asko iraungo duenik”. Zeresana eman dute hitz horiek, iragarle fina dela erakutsi baitzuen Negropontek 1995ean argitaratutako Being digital liburuan —besteak beste, pantaila ukigarriak eta tinta elektronikoa aurreikusi zituen—. Oraingoan arrazoirik ote duen, hori beste errota bateko ura da. Gehiago irakurri…

Urriaren 26an Biarritzeko aireportua okupatu zuten grebalariek
Adiskide maiteok, 2010. urtean dena dago etengabeko mugimenduan. Dena? Ez. Herritar euskaldun, okzitaniar, bretainiar, korsikar eta galiar batzuek buru egin diote kapitalismo globalaren axioma horri eta grebaren bitartez estatua gelditzeko zorian utzi dute. Erretreten erreformaren kontrako ekimenak mugikortasunean izan duen eragina harrigarria da eta begibistan jarri du sistemak ez daukala gauza batzuei aurre egiteko adina zain. Gehiago irakurri…

Ez esan "sukaldatu". Beraiek inoiz ez lukete esango.
Mutila telebista aurrean ETB1 ikusten. Estitxu Fernandez entzuten du, “sukaldatu” aditza erabiltzen. Casus belli. Twitterrera doa: “Zalantza bat: ‘sukaldatu’ aditzak niri bakarrik egiten dit min belarrian?”. Ez, ez da bakarra: zortzi lagunek altxatu dituzte beraien ahotsak aditz aberrantearen kontra. Batek dio ohitzen hasia dela, kontrakanpainaren bat egin beharko dela. Esan eta egin: eslogana pentsatu eta zero koman abian da mugimendua. Gehiago irakurri…

Erraustegia egin nahi dute Zubietan baina... nork?
Ikerketa-kazetaritza ez dago modan, baina beti bezain beharrezkoa da. Eta norbaitek egiten duenean, eskertzen da biziki, gai baten tripak erakusten dituelako. Zubietako erraustegiaren atzean dauden interesak, kasu. Mikel Peruarena kazetari eta idazleak blog izugarri interesgarria jarri du abian duela gutxi, “Zeinek erre nahi ditu hondakinak?” galderari erantzuna bilatu nahian. Sarrera eta bi kapitulu daude momentuz irakurgai: thriller baten hasiera da.
Dotrina nazionalistaren kontrako gurutzada suharrean dabil Eusko Jaurlaritza fronte guztietan: turismoa bultzatzeko “I need Spain” anglo-mantxegoa proposatu dute gaur bertan; kirolean, Espainiako futbol selekzioak Araban, Gipuzkoan edo Bizkaian joka dezan ahaleginak egiten ari da Lopezen administrazioa; telebistaz ez dugu hitz egin beharrik… Aspaldiko; eta hezkuntzan ere ari dira zer edo zertan. Ikerlari talde batek aurkitu du formula, euskal abertzaletasun etniko, atzerakoi eta kuasi-nazia modu sotilean bazterreratzeko. Gehiago irakurri…
Joan den igandeko El País Semanalekoa da elkarrizketa: Juan José Millás jarri zuten PRISAkoek Alfredo Pérez Rubalcabaren gona-txakur, Espainiako Barne Ministroaren alde “intimoa” erakutsi guran. Rubalcabaren erantzunetako bat leituta atera zaizkit begiak errailetatik: PSOEra nola iritsi zen galdetzen diote; nolatan, aita alkandora urdinen bandokoa izanda. Ministroak dio eragin handia izan zuela Enrique Ruanoren hilketak, eskola berekoak zirelako. Baina ondoren datorren azalpena da jenialena. Gehiago irakurri…
Slavoj Zizek elkarrizketatzekoak ginen gaur Iñigo Astiz eta biok Iruñeko Baluarten. Nik ARGIArako. Iñigok Berriarako. Nire hitzordua goizeko hamarretan; Iñigorena, arratsaldeko seietan. Baina Arquitectura mas por menos kongresuko antolakuntzak atzeratu egin dit elkarrizketa ordua, eta Iñigorekin bazkaltzen, zalantzan geunden filosofo esloveniarrarekin hitz egitea posible izango ote genuen. Ez ote ziren luzamendu gehiegi. Eta azken finean, euskal prentsa, kongresu honen antolatzaileentzat, ez dela existitzen. Bagindoazen Baluarterantz Sarasate pasealekutik, eguna alferrik galdu izanaren sentsazioarekin, eta nor ikusiko oinez izozki bat jaten? Bai, Zizek. Gehiago irakurri…

Rafah-ko pasabidea (arg.: Wikipedia)
Goizean leitu dut Jesus Torquemadak EiTB.com-en Gazako blokeoaz egin duen analisia. Ez nago oso ados analistaren esaldiren batekin [1], baina bete-betean jo duela iruditzen zait Rafah-ko pasabidea afera honetako puntu berotzat jotzean. Torquemadak dio, Israelek Gaza blokeatuta eduki arren, pasabide hori zabaltzea Egiptoren esku dagoela. Beraz, zergatik izan du Egiptok pasabidea zarratuta? Gehiago irakurri…