Nicholas Negroponte Internet munduko guruak El País egunkari espainiarrari: “Ez dut uste Twitterrek asko iraungo duenik”. Zeresana eman dute hitz horiek, iragarle fina dela erakutsi baitzuen Negropontek 1995ean argitaratutako Being digital liburuan —besteak beste, pantaila ukigarriak eta tinta elektronikoa aurreikusi zituen—. Oraingoan arrazoirik ote duen, hori beste errota bateko ura da.
Bideojokoen fededunok: hemen da zuen Biblia. Vintage games Bill Loguidice-ek eta Matt Barton-ek idatzia, historiako joko garrantzitsuenez ari da. Hatz-markarik uzten ez dutenen espeziekoentzat ezinbesteko irakurgaia, goitik behera eta ezkerretik eskuinera aztertu ditu 1960ko hamarkadatik hona zeresana eman duten jokoak: Pac-Man-etik Final Fantasy VII-ra; Tetris-etik Super Mario 64-ra; Spacewar!-etik Tony Hawk’s Pro Skater-era…
Esango didazue orain ere ari naizela idia oiloarekin gurutzatzen, barka beraz: 2010ean Frantziako Gobernuak Internet bidezko jokoa legeztatuko du, eta bitxia egin zait. Bitxia, Hadopi legearekin musika deskargak gillotinatuko dituztela ikusten ari garen sasoi honetan. Eremu basa izan da Internet urte askoan; gorbatak geroz eta gehiago ari dira sartzen, arbolak bota eta ordena ezartzen. Arrunt [...]
iPhone du izena telefonoak, ezta? Beste baliabide asko ere baditu, baina “phone” izenak esaten digu telefono bat dela. iPod Touch-a beste gauza bat da, balio du Internetera konektatzeko, musika eta bideoak ikusteko, baina hitz egiteko ez. Ez, ezta? Ba beharbada, eta hori da nobedadea, bai.
Microsoft afaltzera etorri da, ate handian egin diote ongi etorria. Gaur aurkeztuko dituzte enpresa horrek Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin elkarlanean euskaratu dituen produktu batzuk Miramongo Parke Teknologikoan. Azken aldian Euskal Herriko hainbat erakunde publiko eta enpresa ahalegin handia egiten ari dira multinazionala lotara ere gera dadin (BiscayTIK proiektuaren esleipena eta Arrasaten zabalduko den ikerketa [...]
Badira pertsonen historian erantzunik inoiz aurkitu ez duten galderak. Batzuk filosofiko eta sakonak (“Zergatik?” klasikoa); etxekoagoak besteak (“Nondik ateratzen dira goizeko zilborreko kotoi-pilotak?” ala “Nork asmatzen ditu txisteak?”). Aitortu behar dut gaur arte e-postara iristen zitzaizkidan spam mezuen jatorria misterio handi horien artean neukala. Eta gaur arte diot, misterioa argitu baita azkenean.
Julio Salinasek gol bat sartzen duen bezala aurkitu nuen nik Smashing Magazine: bueltaka, bueltaka eta azkenean zast! Web diseinuari buruz jakin behar den guztia eskaintzen dute, baina zelai horretara bakarka salto egiten ahal duzunez, joan den astean jarri zuten sailkapen interesgarri baten berri ematera gatoz gaur. 45 blog diseinu bikainenak zerrendatu dituzte, tartean Bilbon “inprimatzen” [...]
Johannes Gutenberg hil egin da, eta ez naiz ni izan. Irakurtzeko jostailu berria behar du mende binarioak. IPod bat, literaturarentzat. Horrela definitu du Newsweek astekariko Steven Levy kazetariak Kindle.
Chris Anderson Wired Newseko editoreak bere Buztan Luzeari buruz artikulu bat kaleratu zuenetik jende asko harrituta geratu da. Denen ahotan dabil azken aldian Buztan Luzearen kontua. Tamaina izango ote? Ez, denok dakigu tamainak ez duela axola eta beraz, horrelako kontu arinetaz baino, merkatu arazoez ariko gara hurrengo lerroetan. (azken finean, hau ez da orgia.com…)
Tatanka Iyotanka eta bere lagunak ez dira zaldi gainean ziztuan abiatu Bill Gatesen buru-azalaren xerkan. Lasai irakurle. Hau ez da imaginatu berri duzun western hori. Ez gara indiar horietaz ari, Indiako indiarrez baizik, Kerala izeneko eskualdekoez hain zuzen ere. Gobernuan den Alderdi Komunistak hiru urteko plana abian jarri du, irakaskuntzan Microsoftek daukan monopolioa apurtzeko, software [...]