Ongi etorri Marianismora

Ezpainak beti bustita dituen gizona Espainian jaun eta jabe egin denez, atzeratu erlojuak, ez udazkenean bezala, ordubete, atzeratu hamaika urte. Aznarren 2000. urteko garaipena dator memoriara PPren gehiengo absolutua ikusita eta Don Beldur askoren etxeetako korridoreetatik promenatzen ariko da gaur, Aznarismoaren hats higuingarria bibote azpitik boteaz. Bitartean, hemen dago optimista izan nahi lukeen bat teklak [...]

El Mundok onartu du (gutxi gorabehera) euskaldun batzuk ez direla espainolak

Denak espainolak garela gauza jakina da; eta Espainia dela onena; eta gora Espainia; eta Espainia espainol guztion ama; eta Espainia destino amankomuna unibertsoan edo Jupiterren orbitan edo… Tira, berdin da, ze orain ja ez: garai berriak datoz Madrilgo prentsa ultrazentristarentzat. El Mundok ziaboga hasi du dagoeneko, Hegoaldeko euskal herritar guztiak ez direla espainolak onartuz. Bueno, [...]

#15M Euskal Herrian: artikulazioa, ez identifikazioa

Eszeptizismoa sanoa da, ezaren gudaz ezetza bakarrik sortzea ordea, gaixotasuna. Atzo gauean Donostiako akanpadan izan nintzen eta han hitz egin ziren gai guztien artetik autokritika batzordean sortutako eztabaida batek deitu zidan arreta. Kexu zen nire alboko gaztea, Donostian Madrilgo agenda erreproduzitzen ari direlako, baita dena elebitan egitea onartu ostean, erabakia betetzen ari ez direlako ere. [...]

Donostia: bakearen hiria… eta misilena!?

Ba ez, nik ez dut atsegin napalmaren kiratsa goizean goizetik eta horregatik, ez naiz Kursaalera hurbilduko egun hauetan, baina zuk ere jakin ezazu: aste honetan Zurriola hondartzaren ingurutik pasieran ibiltzekoa bazara, leku arriskutsua duzu hori, eta zure bizia lanjerrean dago, heriotza negoziorako erabiltzen duen jendea elkartu baita bertan. Donostia, bakearen hiria, giza-eskubideena, dena zibismo eta [...]

XXI. mendeko euskaldunaren bila

Nahi dutena esango dute kaskezurra Sabino Aranaren Albiako lorategietako estatua bezain harrizkoa dutenek: zerbait mugitzen ari da eta esparru guztietan hasi da nabaritzen, baita pentsamenduaren alorrean ere. Herenegun EHUn euskal nazionalismoari buruzko masterra, atzo Lapiko Kritikoko eztabaidak eta konturatzerako, bihar bertan (esateko modu bat da) UEUn ikastaro bat, Euzkadi euzkotarron aberria ote den galdezka datorrena, [...]

El Mundo ‘Casablanca’-ko jendarmearen antzera

Eszena ezaguna da, Casablancako momenturik irrigarriena, beharbada: Louis Renault kapitainak Ricken kafetegia itxi dezatela agintzen du eta barruan daudenei ateratzeko eskatzen die. Rickek azalpenen bat galdegiten dio, ea erabaki hori zergatik hartu duen. “Eskandalua da, eskandalua!” erantzuten dio Renaultek; “apustuak egiten dituzte hemen!”. Esaldia bukatu eta berehala kafetegiko langile bat hurbiltzen zaio: “zure irabaziak, jauna”. [...]

Perpetuum mobile?

Adiskide maiteok, 2010. urtean dena dago etengabeko mugimenduan. Dena? Ez. Herritar euskaldun, okzitaniar, bretainiar, korsikar eta galiar batzuek buru egin diote kapitalismo globalaren axioma horri eta grebaren bitartez estatua gelditzeko zorian utzi dute. Erretreten erreformaren kontrako ekimenak mugikortasunean izan duen eragina harrigarria da eta begibistan jarri du sistemak ez daukala gauza batzuei aurre egiteko adina [...]

Nork erraustu nahi dituen hondakinak, eta zergatik

Ikerketa-kazetaritza ez dago modan, baina beti bezain beharrezkoa da. Eta norbaitek egiten duenean, eskertzen da biziki, gai baten tripak erakusten dituelako. Zubietako erraustegiaren atzean dauden interesak, kasu. Mikel Peruarena kazetari eta idazleak blog izugarri interesgarria jarri du abian duela gutxi, “Zeinek erre nahi ditu hondakinak?” galderari erantzuna bilatu nahian. Sarrera eta bi kapitulu daude momentuz [...]

Ikastoletatik nazionalismoa ezabatzeko plan sotil bat

Dotrina nazionalistaren kontrako gurutzada suharrean dabil Eusko Jaurlaritza fronte guztietan: turismoa bultzatzeko “I need Spain” anglo-mantxegoa proposatu dute gaur bertan; kirolean, Espainiako futbol selekzioak Araban, Gipuzkoan edo Bizkaian joka dezan ahaleginak egiten ari da Lopezen administrazioa; telebistaz ez dugu hitz egin beharrik… Aspaldiko; eta hezkuntzan ere ari dira zer edo zertan. Ikerlari talde batek aurkitu [...]

Rubalcabaren ibilbide ideologikoa, umeentzat esplikatua

Joan den igandeko El País Semanalekoa da elkarrizketa: Juan José Millás jarri zuten PRISAkoek Alfredo Pérez Rubalcabaren gona-txakur, Espainiako Barne Ministroaren alde “intimoa” erakutsi guran. Rubalcabaren erantzunetako bat leituta atera zaizkit begiak errailetatik: PSOEra nola iritsi zen galdetzen diote; nolatan, aita alkandora urdinen bandokoa izanda. Ministroak dio eragin handia izan zuela Enrique Ruanoren hilketak, eskola [...]