Iraultzak eta istiluak ez dira herrialde arabiarretako kontua bakarrik

Oso interesgarria izaten ari da azken hilabeteotan, Tunisiako eta Egiptoko erregimenak erori ostean, Europako eta AEBetako medio handiak nola ari diren herrialde arabiarrei buruzko mezua egoera berrira egokitzen. 2011ko urtarrilera arte “aliatu estrategiko” ziren agintariak diktadore bihurtu dira bat-batean; baina haien kontra matxinatzeko arrazoi bakarra demokrazia lortzea da, kausa sozialik ez da existitzen; funtsean, saltzen [...]

Ben Ali: PSOEren eta PSen adiskide tunisiarra

Gaitzekoa ari da izaten Tunisiako errebolta eta telebista, irrati, egunkari guztiak ari dira matxinadaren berri ematen azken egunetan. “Herritarrak altxa dira! Ihes egin du Zine el-Abidine Ben Ali diktadoreak!” diote ozen. Baina, hedabide handiekin maiz gertatzen den moduan, zenbait detaile interesgarri bigarren planoan geratzen dira, ez kasualitatez; orain arte agintari europarrek mediterraneoko tiranoarekin izan duten [...]

Zergatik eduki du Egiptok Rafah-ko pasabidea itxita?

Goizean leitu dut Jesus Torquemadak EiTB.com-en Gazako blokeoaz egin duen analisia. Ez nago oso ados analistaren esaldiren batekin [1], baina bete-betean jo duela iruditzen zait Rafah-ko pasabidea afera honetako puntu berotzat jotzean. Torquemadak dio, Israelek Gaza blokeatuta eduki arren, pasabide hori zabaltzea Egiptoren esku dagoela. Beraz, zergatik izan du Egiptok pasabidea zarratuta?

Erresuma Batuko Lehen Ministro izateko, Oxforden ikasi behar da

Edo komeni. Azken 65 urteetan britainiarren patua gidatu duen pertsonen zerrenda begiratzea besterik ez dago. Bi baino ez dira salbatzen: Winston Churchill eta John Mayor, biak ere karrera akademikoa bukatu gabeak. Gainontzean, denek daramate Dominus Illuminatio Mea curriculumean zigilatuta. Beheko taulan izen guztiak.

Txakur bera dabil manifestazio guztietan

Kaputxadunen artean sartu zen, haien lagun egin, eta geroztik Greziako kale-istilu guztietan dabil txakur bera. 2008an atera zioten lehen argazkia maskararik gabe, baina duela gutxi argazki sorta bat Interneten zabaldu zen arte, inor ez zen jabetu polizia azaltzen den bakoitzean bera ere urruti gabe ibiltzen dela. Dena dela, ez daitezela larritu protestari greziarrak (baten batek [...]

Haitiko katastrofearen “irudirik onenak”

Halaxe irakurtzen zen atzo El País-en edizio digitalean: “Las mejores imágenes de la catástrofe”. 24 ordu beranduago kendu dute,  baina Floren Aoizek harrapatu eta blogean jarri du. Gaur El País pornografia emozional bete-betean ari da, nazioarteko komunitatearen lana goratuz, gorpuei tiritak jartzea zein den ona azpimarratuz.

AEBek bertan behera utziko dute “misilen aurkako ezkutua”

Edo hori dirudi behintzat. Oraindik ez dute ofizialki baieztatu, baina albistea lau haizetara dabil, The Guardianetik, Reutersera. Abuztuan hasi ziren aurreneko zurrumurruak, Gazeta Wymborcza egunkari poloniarrak argitaratutako artikulu baten harira. Ez da gaur arte iritsi ohiko medioetara, baina Europaren ekialdeko gaietan interesa dutenek Interneteko medio independenteetan nahikoa bazka izan dute.

Gazako abenduaz zalantzarik geratzen bazen…

Kontu jakina zen joan den urteko abenduan Israelgo armadak Gazan egin zuen sarraskian zibil asko hil zirela. Baina Shovrim Shtika GKE israeldarrak argitara eman berri dituen testigantzei esker, gaia berriro ere nazioarteko albisteen agendan sartu da. Eta argi geratu da, zalantzarik geratzen bazen behintzat, eraso hura zer izan zen: Israelgo hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia.

No, you can’t: Obamak ez du CIA aldatuko

Leon Panetta aukeratu zuen Barack Obamak urtarrilean, CIA zuzentzeko. Haren profilak bat egiten du, itxuraz behintzat, AEBetako presidente berriaren aldaketa mezuarekin: lehenago inteligentzian aritu gabea, gogor salatuak zituen Washington Monthlyko artikulu batean Bushek katamalorik gabe bultzatu dituen tortura programak. Baina jarri dute agentziako buru…

The New York Times-en eskuak zikin aterako dira Guantanamotik

The New York Times egunkariak maiatzaren 20an ondorengo titularra atera zuen, Guantanamoz ari zela: “Askatutako presoen 7tik 1 jihadera itzultzen da, Pentagonoaren arabera”. Eta albistea birusa legez zabaldu zen telebista kate guztietara. Egun hartan, Obamak AEBen segurtasunaz hitz egin behar zuen, baita Dick Cheneyk ere (ikuspuntu arras diferenteak eskaintzeko, bistan dena). Cheneyk munizio ona jaso [...]