Ez jaitsi MP3-rik!

Lasai, ez gara erotu, ez gara Frantzian deskargalariei konexioa gillotinatu nahi dien Hadopi legearen alde jarri; eta ez, guri ere ez zaigu gustatzen Espainiako Kultura ministro berriaren piratafobia. Baina, halere, MP3-rik ez jaisteko esan nahi dizugu. Ez bete zure disko gogorra saretik jaitsitako musikaz. Ez egin hori ze, badaude ordaindu gabe musika entzuteko modu on [...]

Galdera hura eta Mikel Laboaren umorea

Zapatila zikinek Bilboko Carlton hoteleko alfonbra gorria zapaldu dute; lodi sentitzen da oin azpiko luxua, lebitatzea bezalakoa da: “Non da diskoaren aurkezpena?” eta atzamarraren norabideari pausoa jarriz sartu dira areto dotorean. Diskoa hartu eta eserita, zapatilak txiki sentitu dira Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Iñaki Salvador… aretoan sartzen ikusi dituztenean. Berdin zapatilen jabea, kulturaz eta ilusioz [...]

Itsasoarekin embriagattoa, asteroideen antzokian

Ostiral gaua. Plateruena bete jende. Hiru kontzertu, memoriaren artxiboan giltzarrapo handiarekin gordetzeko modukoak. Ostiralean Durangon ikusitakoak pentsarazi egin dit. Izan ere, askotan esan da azken urteetan (aspertzeraino, egiaz) dagoeneko musika jaialdi erraldoiek bakarrik mugiarazten dutela jendea. Kontzertu ertainak desagertzeko bidean zirela. Ez nintzen tesi horren oso aldeko eta ARGIAren kontzertuak usteak indartu dizkit. Kalitatezko kartel [...]

Bunburyk Sarrionandia plagiatu duela dirudi

Hautsak ederki harrotu ziren irailean espainiar kulturaren gezurmendietan, Enrique Bunburyk bere kanta batean Pedro Casariegoren hitzak erabili zituelako, egilea nor zen esan gabe. Zaragozako abeslariaren letren sokatik tiraka hasi dira hedabideak eta bigarren plagioa ere aurkitu dute. El País egunkariak atzoko edizioan Enrique Bunburyren inspirazio literario berria titulatu albistean azaldu zuenez, Joseba Sarrionandiaren Ene begiek [...]

Neguri Gorriak: mitomania geurera heldu da

Aizkorak alde batera utzi eta squasheko erraketak gurutzatu dituzte. Negua Negurira heldu da. Neguri Gorriak dira. Eurena da garaipena. Joan den abuztuaren 20an Bilboko 7 Katu gaztetxean izan zirenek badakite zertaz ari naizen. Negu Gorriak taldearen mitoa handia bazen, handiagoa izango da hemendik aurrera, beraien kantak berriro agertokira eramango dituen taldea sortu delako.

Pianoak jarritako puntuari erantzun zionekoa

Tom Waitsen pianoa edaten aritu baldin bazen, Ainhoa Ansak eta Jagoba Astiazaranek bertsotan jarri dute. Entzuleak gai jartzaile, joan den asteazkenean Andoaingo Bastero kulturunean egindako Piano bat bertsotan ikuskizunak euskal kantutegiko pieza klasikoak eta bitxikeriaren bat edo beste (Doraemon marrazki bizidunen hasierako kanta, besteak beste) utzi zituen.

Zergatik ez dituzte eskuineko politikariek abestien hitzak ulertzen?

Orain arte Manu Chao-k eta Bruce Springsteen-ek, kantari ezagunak izateaz gain ez zuten hizketarako gairik. Hemendik aurrera ere ez dira elkarrekin tragoak hartzera joango baina behintzat saltsa bera probatu dutela esaten ahal dute. Chaok astelehenean iragarri zuen PP alderdia salatuko duela hauteskunde kanpainan bere kanta bat erabiltzeagatik. La trampa du izena abestiak eta Espainian oposizioan [...]

Biniloa hil egin da: DJ berriek teklatuaz inprobisatzen dute

Azken aldian musika elektronikoak eman duen asmakizun interesgarrienen artean “zuzeneko kodetzea” deritzaiona dago. Zer den hau? Modu sinple batean azaltzeko: Imaginatu pub bat, ohiko DJ-a eta bere plateren ordez ordenagailuan etengabe kodeak sartzen ari den gizaseme bitxiarekin. Musika biniloetatik edo instrumentuetatik sortu ordez ordenagailuko teklatutik zuzenean bozgorailuetara doa, eta oraindik istorioaz erabat jabetu ez den [...]