Baldekadak idazten dituzte batzuek, tantak besteek. Ez dute batzuk besteak baino hobeak izan behar, baina komeni da desberdintzea. Joseba Sarrionandia bigarrenetakoa da, are gehiago azken urteotan. Lagun izoztua nobela mardula publikatu ondotik liburu txikiak atera ditu Iurretako idazleak, eta halakoa da Gau ilunekoak (Elkar) ipuin berria ere. Ostiralean aurkeztu zuten Donostian Xabier Mendiguren editoreak, Aizpea [...]
Hautsak ederki harrotu ziren irailean espainiar kulturaren gezurmendietan, Enrique Bunburyk bere kanta batean Pedro Casariegoren hitzak erabili zituelako, egilea nor zen esan gabe. Zaragozako abeslariaren letren sokatik tiraka hasi dira hedabideak eta bigarren plagioa ere aurkitu dute. El País egunkariak atzoko edizioan Enrique Bunburyren inspirazio literario berria titulatu albistean azaldu zuenez, Joseba Sarrionandiaren Ene begiek [...]
Inoiz kazetari lanetan aritu denak jakingo du zertaz ari naizen: erreportaje bat idatzi duzu, demagun bi orrikoa, eta orain lau hitzeko titularra jarri behar diozu. Eskuak izerditan hasi zaizkizu, badakizu zeure arrakasta –irakurleren bat izatea– hitz horien araberakoa izango dela. Destilatze lana da: irakurlea mozkortuko duen hitz xirripa gainontzeko putzu-berbetatik bereiztea. Bada, kazetariok titular galduaren [...]
Johannes Gutenberg hil egin da, eta ez naiz ni izan. Irakurtzeko jostailu berria behar du mende binarioak. IPod bat, literaturarentzat. Horrela definitu du Newsweek astekariko Steven Levy kazetariak Kindle.