#15M Euskal Herrian: artikulazioa, ez identifikazioa

Eszeptizismoa sanoa da, ezaren gudaz ezetza bakarrik sortzea ordea, gaixotasuna. Atzo gauean Donostiako akanpadan izan nintzen eta han hitz egin ziren gai guztien artetik autokritika batzordean sortutako eztabaida batek deitu zidan arreta. Kexu zen nire alboko gaztea, Donostian Madrilgo agenda erreproduzitzen ari direlako, baita dena elebitan egitea onartu ostean, erabakia betetzen ari ez direlako ere. [...]

Liverpoolen ere, hondakinak atez ate

Herri txikietarako baietz, baina bizilagun kopuru jakin batetik gora ezinezkoa zela, ez zuela funtzionatuko, atez ateko hondakin bilketa herri handietara eta hirietara eramatea ezinezkoa zela; horrelakoak entzun behar izan ditugu azken urteotan, bilketa eredu eraginkorrena Usurbilen, Hernanin eta Oiartzunen martxan jarri aurretik, bitartean eta ondoren. Oraindik ere, tartean-tartean baten batek errepikatuko dizu kontu bera, inork [...]

XXI. mendeko euskaldunaren bila

Nahi dutena esango dute kaskezurra Sabino Aranaren Albiako lorategietako estatua bezain harrizkoa dutenek: zerbait mugitzen ari da eta esparru guztietan hasi da nabaritzen, baita pentsamenduaren alorrean ere. Herenegun EHUn euskal nazionalismoari buruzko masterra, atzo Lapiko Kritikoko eztabaidak eta konturatzerako, bihar bertan (esateko modu bat da) UEUn ikastaro bat, Euzkadi euzkotarron aberria ote den galdezka datorrena, [...]

Twitter: denbora galtzea, arrakastaren giltza

Nicholas Negroponte Internet munduko guruak El País egunkari espainiarrari: “Ez dut uste Twitterrek asko iraungo duenik”. Zeresana eman dute hitz horiek, iragarle fina dela erakutsi baitzuen Negropontek  1995ean argitaratutako Being digital liburuan —besteak beste, pantaila ukigarriak eta tinta elektronikoa aurreikusi zituen—. Oraingoan arrazoirik ote duen, hori beste errota bateko ura da.

Haitiko katastrofearen “irudirik onenak”

Halaxe irakurtzen zen atzo El País-en edizio digitalean: “Las mejores imágenes de la catástrofe”. 24 ordu beranduago kendu dute,  baina Floren Aoizek harrapatu eta blogean jarri du. Gaur El País pornografia emozional bete-betean ari da, nazioarteko komunitatearen lana goratuz, gorpuei tiritak jartzea zein den ona azpimarratuz.

Munilla, Internetek egingo zaitu progre

Eta moderno: hedabide handietan homologagarri. Barack Obamak erabili zuen aurrena 2.0 etiketa marketin politikorako; etorri ziren atzetik imitatzaile probintzianoagoak, Patxi Lopez kasu, Twitterren jarraitzaile faltsu eta guzti; baina, hala ere, hedabide handiek ontzat eman zuten. Eta “aldaketa” giroan gaudenez, eta “aldaketa” oro Interneten eskutik datorrela sinetsita, hara nor igo den teknologia berrien trenera: Jose Ignacio [...]

Zer da gehiago, zazpi ala hiru?

Kazetariren bat ezagutzen duenak badaki gremiokooi zenbaki kontuak ez zaizkigula oso ondo ematen. Hala ere, titularreko galdera erantzuteko gai gara, hamar kazetaritik bederatzi (datu ez-ofiziala da). Beti dago ordea estatistika pikutaratzen duen baten bat: albiste bi atzo, Gipuzkoako bi egunkaritan, Usurbilgo atez-ateko zabor bilketa sistemari buruz. Datu berak, baina interpretazio xahu diferenteak: El Diario Vascoren [...]

Kokaina dakar txorrotako urak

Goizean titular batekin egin dut topo Gipuzkoako buletin ez-ofizialean: “Cocaína hasta en el agua del grifo”. Atzo Donostian izandako jardunaldi batzuek eman dute goiburua. Bartzelonako Unibertsitateko María Teresa Galcerán irakasle katedradunak dio estoldetako urak, ibaietakoak eta txorrotakoak kokaina partikulak dituztela. 0,10 nanogramo kokaina dauzka Bilboko, Donostiako edo Gasteizeko etxe arrunt batetik ateratzen den ur litro [...]

Frantzian deskarga ez da errenta; jokoa aldiz, bai

Esango didazue orain ere ari naizela idia oiloarekin gurutzatzen, barka beraz: 2010ean Frantziako Gobernuak Internet bidezko jokoa legeztatuko du, eta bitxia egin zait. Bitxia, Hadopi legearekin musika deskargak gillotinatuko dituztela ikusten ari garen sasoi honetan. Eremu basa izan da Internet urte askoan; gorbatak geroz eta gehiago ari dira sartzen, arbolak bota eta ordena ezartzen. Arrunt [...]

Ermitau modernoek japonieraz hitz egiten dute

Ia 800 urte pasa direnean Chomeiren bakardadearen antzeko zerbaiten bila, Japoniako gazte asko beren etxeko gelan bakartuta eta inorekin harremanik izan gabe bizitzen hasi dira. Hikikomori izena hartu dute eta herrialdeko gazteen %10a dira, 1.000.000 lagun gutxi gora behera. Gauak telebista ikusten edo bideojokoetan jolasten pasatzen dituzte eta egunez lo egiten dute, beti ere gelatik [...]