Sukaldatu? Sukalda tu padre!

Mutila telebista aurrean ETB1 ikusten. Estitxu Fernandez entzuten du, “sukaldatu” aditza erabiltzen. Casus belli. Twitterrera doa: “Zalantza bat: ‘sukaldatu’ aditzak niri bakarrik egiten dit min belarrian?”. Ez, ez da bakarra: zortzi lagunek altxatu dituzte beraien ahotsak aditz aberrantearen kontra. Batek dio ohitzen hasia dela, kontrakanpainaren bat egin beharko dela. Esan eta egin: eslogana pentsatu eta [...]

Sarde batekin albiste-gorotzak mugitzen

Badira egun batzuk ederrak: esnatzen zara txorien kantarekin, gosari oparo bat trankil hartu, kaleko jendeari diosal irribarretsuak eginez lanerako bidea hartu… Eta mahaian esertzean, titular batek gorotz beroa botatzen dizu aurpegira. Akabo zure egunaren distira; hatzamar puntekin aurpegitik simaurra kendu behar izan nuen atzo, nazka pixka batekin eta haserre samar, EiTB.com-eko titular bat irakurri ondoren: [...]