Zer da hau?
Hau Gorka Bereziartuaren (Hernani, 1984) bloga da. Tira, blogetako bat, Boligrafo Gorrian ere aurkituko bainauzue, nahi izanez gero. Bi blogetan batera idatzi beharrak nahaste bipolarrik sortu ez diezadan, Erredakzio Mahaiko honetan hitz egingo dut prentsaz, Internetez, nazioarteaz, politikaz, aingeruen sexuaz eta tankerako gaiez. Edozertaz, kulturaz izan ezik. Kulturaz bestean, BGn idatziko dut. Badaezpada, jakin dezazun. Ongi etorri eta gera zaitez luzaz (nahi baduzu, hemen ez dugu inor behartu nahi!).



