Imanol Murua izan genuen atzo herrian, Loiolako Hegiak liburua aurkezten. Amaieran, galdera luzatu zioten Jesús Egigureni buruz. Zehazki, Loiolako negoziazioak ardatz hartuta idazten ari den liburuaz. Muruak azaldu zuenez, konfidentzial batean (honetan, uste dugu) irakurri du Alfredo Pérez Rubalcaba ez dela gozo jarri PSE-EEko burua zer izkiriatzen ari den jakin duenean. Eta horregatik, posiblea dela [...]
1974koa duzu ondoko argazkia, uztailaren 18koa (egin klik irudian handiago ikusteko). Patxi zaharrari bi eztul ustel geratzen zitzaizkion, artean. Harro altxatzen du eskuin besoa, gerora Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente izango zen Juan Antonio Samaranchek. Eta diktadurako beste agintarienekin bat eginda, pinudi faxista beltza duzu begi bistan. Orain, 89 urterekin Geldi Enean ostatu hartu duelarik, prentsak [...]
Entzuna nuen Luis Maria Anson Egin ixtearen kontra azaldu zela bere garaian. Kazetari espainol karpetobetonikoa, pareta ukitzeraino eskuinekoa… bitxia egin zitzaidan. Sinesgaitza, egia esateko. Baina hemerotekarako nagi, ez nuen begiratu. Eta ez nuen sinetsi. “Zurrumurruak” pentsatu nuen. “Esamesak”. Ez zela posible. Ezin zitekeela. Horregatik geratu naiz begiak plater, Javier Vizcainoren Twitter kontuari esker Ansonek Egunkaria [...]