Halaxe irakurtzen zen atzo El País-en edizio digitalean: “Las mejores imágenes de la catástrofe”. 24 ordu beranduago kendu dute, baina Floren Aoizek harrapatu eta blogean jarri du. Gaur El País pornografia emozional bete-betean ari da, nazioarteko komunitatearen lana goratuz, gorpuei tiritak jartzea zein den ona azpimarratuz.
Eta moderno: hedabide handietan homologagarri. Barack Obamak erabili zuen aurrena 2.0 etiketa marketin politikorako; etorri ziren atzetik imitatzaile probintzianoagoak, Patxi Lopez kasu, Twitterren jarraitzaile faltsu eta guzti; baina, hala ere, hedabide handiek ontzat eman zuten. Eta “aldaketa” giroan gaudenez, eta “aldaketa” oro Interneten eskutik datorrela sinetsita, hara nor igo den teknologia berrien trenera: Jose Ignacio [...]