Sarde batekin albiste-gorotzak mugitzen

Badira egun batzuk ederrak: esnatzen zara txorien kantarekin, gosari oparo bat trankil hartu, kaleko jendeari diosal irribarretsuak eginez lanerako bidea hartu… Eta mahaian esertzean, titular batek gorotz beroa botatzen dizu aurpegira. Akabo zure egunaren distira; hatzamar puntekin aurpegitik simaurra kendu behar izan nuen atzo, nazka pixka batekin eta haserre samar, EiTB.com-eko titular bat irakurri ondoren: [...]

Zabalene baserria, AHTren obrek itota

Hamaika halako izango da AHT egiteko obren erruz, baina gaurkoan Zabalene baserriari gertatuaz hitz egin nahi nuke. Lankide batek helarazi dit bideo bat, erakusten duena zenbaterainoko kaltea egin dion inguruari Ordizia eta Itsasondo artean egiten ari diren tunelak. Baserritar batek kontatzen du gertatua: nola hiru edo lau belaunalditan ura oparo ekarri duen erreka lehortu den, [...]