Esango didazue orain ere ari naizela idia oiloarekin gurutzatzen, barka beraz: 2010ean Frantziako Gobernuak Internet bidezko jokoa legeztatuko du, eta bitxia egin zait. Bitxia, Hadopi legearekin musika deskargak gillotinatuko dituztela ikusten ari garen sasoi honetan. Eremu basa izan da Internet urte askoan; gorbatak geroz eta gehiago ari dira sartzen, arbolak bota eta ordena ezartzen. Arrunt [...]
Atzoko albistegi gehienetan ikusi nuen Kontsumorako Prezioen Indizeak beheraka jarraitzen duela. Baina beheraka, zero azpitik: joan den urteko datuarekin alderatuta, prezioen joera negatiboa da, % -0,2an dago. Hau da, hotz egiten du. Eta titular askotan irakurri ahal izan nuen, inflazioa negatiboa dela. Juan Mari Arregik edo Joseba Barandiaranek zuzenduko didate oker banabil, baina prezioak zero [...]
Begiak plater eginda utzi ninduen atzo Deia egunkarian irakurritakoak. Bilboko Udalak antolatu “Harrapazank” progamaz albistea, agentzia batetik papereratua. Titularrak honela zioen: Más de 900 jóvenes participan en el programa cultural del área de Euskera “Harrapazank”.