Galdera hura eta Mikel Laboaren umorea
Zapatila zikinek Bilboko Carlton hoteleko alfonbra gorria zapaldu dute; lodi sentitzen da oin azpiko luxua, lebitatzea bezalakoa da: “Non da diskoaren aurkezpena?” eta atzamarraren norabideari pausoa jarriz sartu dira areto dotorean. Diskoa hartu eta eserita, zapatilak txiki sentitu dira Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Iñaki Salvador… aretoan sartzen ikusi dituztenean. Berdin zapatilen jabea, kulturaz eta ilusioz [...]



