‘Gau ilunekoak’ argitara, Joseba Sarrionandiaren liburu berrian

Baldekadak idazten dituzte batzuek, tantak besteek. Ez dute batzuk besteak baino hobeak izan behar, baina komeni da desberdintzea. Joseba Sarrionandia bigarrenetakoa da, are gehiago azken urteotan. Lagun izoztua nobela mardula publikatu ondotik liburu txikiak atera ditu Iurretako idazleak, eta halakoa da Gau ilunekoak (Elkar) ipuin berria ere. Ostiralean aurkeztu zuten Donostian Xabier Mendiguren editoreak, Aizpea [...]

Itsasoarekin embriagattoa, asteroideen antzokian

Ostiral gaua. Plateruena bete jende. Hiru kontzertu, memoriaren artxiboan giltzarrapo handiarekin gordetzeko modukoak. Ostiralean Durangon ikusitakoak pentsarazi egin dit. Izan ere, askotan esan da azken urteetan (aspertzeraino, egiaz) dagoeneko musika jaialdi erraldoiek bakarrik mugiarazten dutela jendea. Kontzertu ertainak desagertzeko bidean zirela. Ez nintzen tesi horren oso aldeko eta ARGIAren kontzertuak usteak indartu dizkit. Kalitatezko kartel [...]