Bunburyk Sarrionandia plagiatu duela dirudi
Hautsak ederki harrotu ziren irailean espainiar kulturaren gezurmendietan, Enrique Bunburyk bere kanta batean Pedro Casariegoren hitzak erabili zituelako, egilea nor zen esan gabe. Zaragozako abeslariaren letren sokatik tiraka hasi dira hedabideak eta bigarren plagioa ere aurkitu dute. El País egunkariak atzoko edizioan Enrique Bunburyren inspirazio literario berria titulatu albistean azaldu zuenez, Joseba Sarrionandiaren Ene begiek [...]


