Pianoak jarritako puntuari erantzun zionekoa
Tom Waitsen pianoa edaten aritu baldin bazen, Ainhoa Ansak eta Jagoba Astiazaranek bertsotan jarri dute. Entzuleak gai jartzaile, joan den asteazkenean Andoaingo Bastero kulturunean egindako Piano bat bertsotan ikuskizunak euskal kantutegiko pieza klasikoak eta bitxikeriaren bat edo beste (Doraemon marrazki bizidunen hasierako kanta, besteak beste) utzi zituen.



