Biniloa hil egin da: DJ berriek teklatuaz inprobisatzen dute
Azken aldian musika elektronikoak eman duen asmakizun interesgarrienen artean “zuzeneko kodetzea” deritzaiona dago. Zer den hau? Modu sinple batean azaltzeko: Imaginatu pub bat, ohiko DJ-a eta bere plateren ordez ordenagailuan etengabe kodeak sartzen ari den gizaseme bitxiarekin. Musika biniloetatik edo instrumentuetatik sortu ordez ordenagailuko teklatutik zuzenean bozgorailuetara doa, eta oraindik istorioaz erabat jabetu ez den [...]



