‘Nofollow’ edo Internet irensteko modua

Unibertsoan zulo beltzak omen daude, proba zientifikoekin ere sortu omen litezke zulo beltzak… Norbaitek edo zerbaitek irentsiko ote gaituen beldur gara –beno ez guztiok, ezjakintasunagatik edo, ni ez nago oso kezkatua horrekin, nire hankako behatz lodiak galtzerdiei egin ohi dizkienekin ez bada behintzat–. Baina Interneten ere zulo beltzak daudela entzuteak gehiago kezkatu nau eta eduki [...]

Zer dio Internetek nitaz?

Norbaiti edo zerbaiti buruz gehiago jakiteko Internet erabiltzen dugu; beraz kontuz! geure sekretu eta besteek ezagutzea nahi ez dugun xehetasun askoren bozgorailu eta artxibo historiko ere bilaka daiteke eta. Denok irakurri edo entzun dugu kasuren bat: Facebook-en parrandako argazkiak izateagatik kontratatu ez zutenarena, produktu bati buruzko iritzi txarrak irakurtzeagatik konpetentziara joan direnena…