Nolako komunikazioa, halako hedabideak

Atzo goizean EKT Euskarazko Komunikazio Taldeak antolatutako Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet jardunaldiak izan ziren. Kataluniako Vilaweb atariko zuzendari Vicent Partalek eta Periodistas 21 blogeko kudeatzaile Juan Varelak hitzaldi bana eskaini zuten. Kafearen ondoren, berriz, unibertsitateko hiru irakasleren arteko mahai-ingurua gidatu zuen Lorea Agirre kazetariak: Aitor Zuberogoitia (HUHEZI), Jose Ignacio Armentia (EHU) eta Jon [...]