Nolako komunikazioa, halako hedabideak

Atzo goizean EKT Euskarazko Komunikazio Taldeak antolatutako Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet jardunaldiak izan ziren. Kataluniako Vilaweb atariko zuzendari Vicent Partalek eta Periodistas 21 blogeko kudeatzaile Juan Varelak hitzaldi bana eskaini zuten. Kafearen ondoren, berriz, unibertsitateko hiru irakasleren arteko mahai-ingurua gidatu zuen Lorea Agirre kazetariak: Aitor Zuberogoitia (HUHEZI), Jose Ignacio Armentia (EHU) eta Jon [...]

Komunikabide idatzien etorkizuna hizpide

Informatikari Euskaldunen Bilkuran izan nintzen atzo, goizean entzule bezala eta arratsaldean hizlari gisa. Komunikabide idatzien etorkizuna mahai-inguruan parte hartu nuen, Gaur8 eta Kazeta.info-ko Maite Ubiriarekin eta Berria eta Hitzaren izenean joan zen Iker Balentziagarekin batera. Honelako mahai-inguru edo eztabaidetan frustrazioa sentitu ohi dut, ideia garbirik ez baitut ateratzen. Oso aberasgarria da, dudarik gabe, bataren eta [...]