Amets Arzallus: “Boliviakoa gerora ere arrasto handia utzi didan zerbait izan da”
2006ko abuztuan bidali zituen ARGIAk Amets Arzallus bertsolari eta kazetaria eta Txomin Txueka argazkilaria Boliviara. Bertako errealitatea jaso eta euskal gizarteari gerturatzea zen helburua. Proiektu hark oso bide emankorra ekarri du gerora, bai ARGIArentzat –besteak beste, Boliviatik ekarritako materialekin osatu baitziren lehen bideoak eta bidaia kanala, beste ekimen batzuen abiapuntu bihurtu direnak– zein Amets eta [...]



