Alberto Ortiz de Zarate: “Blogosfera ez da medio egokia zuzenean saltzeko, baina bai norberari buruzko izen ona eraikitzeko”

Hilaren 31n Enpresan bloga erabiltzeko gida-liburua aurkeztuko da Guggenheim museoan egingo den ekitaldian. Alberto Ortiz de Zarate liburuaren egilearen ustez, enpresek ez dakite hitz egiten eta ikasteko asko entzun behar dute lehendabizi. Eta horretarako gaur egungo entzunaretorik onena proposatu du, blogosfera.

Blogariek dirua egin al dezakete?

Apirilaren 6an Blogak 2.0 jardunaldietan izan nintzen. Bertan blogosfera deitzen den horren produktibitate ahalmena zenbaterainokoa den frogatu ahal izan nuen. Eta benetan diotsuet, komunikabide batek baino gehiagok nahiko luke Deustuko Unibertsitateko Auditorioan bilduta zeudenekin osatutako erredakzioa izatea. Baina blogari horiek norentzat ari dira lanean? Nondik bizi dira? Eta zergatik egiten dute egiten dutena? Uste dut [...]