Kronika 2.0
Blogak 2.0 jardunaldiak egin ziren atzo (6) Deustuko Unibertsitatean, Alianzo enpresak, Deustuko Unibertsitateak eta, Bizkaia Enpresa Digitala eta Euskadi Informazioaren Gizartean ekimenek antolatuta.
Oraindik ia 24 ordu iragan ez badira ere, jada asko idatzi da han entzundakoaz, unibertsitateko auditorioa ordenagailu eramangarriz betea baitzegoen eta bertaratutakoek hitzaldiak entzun ahala idazten zituzten artikuluak beren blogetan. Ordenagailu eramangarririk eraman [...]


