Lopez de Aberasturi bezalako jendea behar du euskarak
Kaixo atariaren sortzaile Aitor Lopez de Aberasturik 2008 amaieran eskutitz bat bidali zien Google bilatzailearen sortzaile Sergey Brinn eta Larry Page estatubatuarrei, Google-eko zerbitzuak euskaraz erabilgarri jartzeko eskatuz. EITBren webgunean Badator Google euskaraz titularra irakurri ahal izan dugu. Albiste horretan adierazten denez, aurrerantzean “euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak egin ahal izango dira [...]



