Xabier Lapitz kazetariak Alberto Surio EITBko zuzendari berria elkarrizketatu du gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan. Bere adierazpen guztien artean nabarmenduena legez kanpoko ezker abertzalearekiko erakutsi duen jarrera izan da:
“Zer ezker abertzaleri buruz ari gara? Batasunaren ingurukoaz? Sentsibilitate desberdinak daude, erakunde, sindikatu, talde legalak eta ez legalak. Nik uste dut irrati telebista publiko batek ez duela legez kanpoko taldeen ordezkari eta bozeramaileen bozgorailu izan behar. Horrek esan nahi du ezker abertzaleko sentsibilitatea duten pertsonak edo ahotsak ez dutela agertu behar? Ez, ez du hori esan nahi. Esan nahi du legez kanpoko talde edo ordezkariek, nire ustez, ez dutela irrati telebista publikoan propagandarako bozgorailua izan behar”. Gehiago irakurri…

Norbaiti edo zerbaiti buruz gehiago jakiteko Internet erabiltzen dugu; beraz kontuz! geure sekretu eta besteek ezagutzea nahi ez dugun xehetasun askoren bozgorailu eta artxibo historiko ere bilaka daiteke eta. Denok irakurri edo entzun dugu kasuren bat: Facebook-en parrandako argazkiak izateagatik kontratatu ez zutenarena, produktu bati buruzko iritzi txarrak irakurtzeagatik konpetentziara joan direnena… Gehiago irakurri…

www.elperiodicodemexico.com webgunetik hartua
Hedabideen etorkizuna hizpide da mahai-inguru, jardunaldi eta hitzaldi askotan, ekonomia krisiari eta paperaren jaitsierari lotuta. Nolakoa izan behar du hemendik 4-5 edo 10 urtetara bizirik egongo den hedabideak? Gehiago irakurri…
Europako hauteskundeek izango duten partaidetza eskasa, hiritarren euroeszeptisismoa, Parlamentuaren beraren baliagarritasuna, komunikabideen arreta eskasa eta abar aipatzen ari gara etengabe egun hauetan. Nahikoa arrazoi europar sentimendua krisian dagoela esateko. Izan ere, hainbeste herrialde, hain desberdinak, bakoitza bere ezaugarriekin, sentimenduekin, izaerarekin, helburuekin bateratzea ez da erraza. Datu batzuk ematearren: 27 herrialde, 23 hizkuntza ofizial, 491 milioi hiritar eta 375 milioi boto emaile. Gehiago irakurri…

Ezkerretik eskuinera, Juan Varela, Vicent Partal eta Martxelo Otamendi
Atzo goizean EKT Euskarazko Komunikazio Taldeak antolatutako Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet jardunaldiak izan ziren. Kataluniako Vilaweb atariko zuzendari Vicent Partalek eta Periodistas 21 blogeko kudeatzaile Juan Varelak hitzaldi bana eskaini zuten. Kafearen ondoren, berriz, unibertsitateko hiru irakasleren arteko mahai-ingurua gidatu zuen Lorea Agirre kazetariak: Aitor Zuberogoitia (HUHEZI), Jose Ignacio Armentia (EHU) eta Jon Muñoa (Deustuko Unibertsitatea). Biziki interesgarria iruditu zitzaidan Partalek egindako aurkezpena. Gaur egun hedabide batek izan beharko lituzkeen kanalen deskribapen argigarri bat egin zuen katalanak, gai honetan egiten diren teorizazio astunak saihestuz eta horiei irtenbide praktikoa emanez. Jarraian hizlari bakoitzak aipatutako ideia nagusienen laburpena. Gehiago irakurri…

Mugitu.com
Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB 09) izan zen ostegunean Donostian. Atzo Komunikabide idatzien etorkizuna mahai-inguruari buruz idatzi nuen eta orain jardunaldi horietan izandako hitzaldi guztien artean bi gazteren proiektua nabarmendu nahiko nuke, Mugitu.com. Gehiago irakurri…

Komunikabide Idatzien Etorkizuna: Iker Balentziaga, Eli Pombo eta Maite Ubiria / Nagore Vega
Informatikari Euskaldunen Bilkuran izan nintzen atzo, goizean entzule bezala eta arratsaldean hizlari gisa. Komunikabide idatzien etorkizuna mahai-inguruan parte hartu nuen, Gaur8 eta Kazeta.info-ko Maite Ubiriarekin eta Berria eta Hitzaren izenean joan zen Iker Balentziagarekin batera.
Honelako mahai-inguru edo eztabaidetan frustrazioa sentitu ohi dut, ideia garbirik ez baitut ateratzen. Oso aberasgarria da, dudarik gabe, bataren eta bestearen iritziak entzutea, ideiak elkartrukatzea, baina ondorio argigarririk ez ateratzeak ezinegona sortzen dit. Atzokoan komunikabide euskaldunak ginen mahai-inguruan eserita; baina sentipena bera da, eserlekuetan daudenak espainolak, frantsesak edo ingelesak izanda ere. Komunikabide idatzien etorkizuna nolakoa izango den asmatzeko formula magikorik ez dago, bestela komunikabide handiek aspaldi hartuko zituzten neurriak, baina ez, ez da horrela eta noraezean dabiltza, itsasontzi handiak motorrik gabe, uraren gainean kulunkan bezala. Gehiago irakurri…

Pasa den hilaren 21ean eta 22an Web Mugikorra. Ezagutu eta ikasi web orrialdeak testuinguru mugikorrera egokitzen edo sortzen ikastaroan izan nintzen, Miramon Enpresa Digitalaren egoitzan, Donostian. Ikastaroa Gorka Juliok (Elurnet) eman zuen . Bi egun haietan ateratako hamaika ondorio orokor laburbiltzea erabaki dut. Baina hori baino lehen gogoeta bat. Gehiago irakurri…

Hasier Etxeberria idazlea eta kazetaria / Eli Gorostegi
Apirilaren 15ean euskarazko hedabide berri bat sareratu zen, ZuZeu.com. Oraindik ez dute jendaurreko aurkezpenik egin, baina zenbait blog eta komunikabidek jada jaso dute notizia. Egitasmoak ikusmina piztu du eta proiektuaren sustatzaile Hasier Etxeberriaren ustez “horrek zerbait esan nahi du”.
Etxeberriak Digitalak produkzio etxeko Josu Erguin “engainatu” zuen eta berarekin batera eraman du proiektua aurrera. Gugeu irabazi asmorik gabeko enpresa sortu dute, baina oraingoz, “baliabide ekonomikoak lortu arte”, Digitalak produkzio etxeko azpiegitura pertsonal eta teknikoarekin hasi dira lehen pausuak ematen. Gehiago irakurri…

Boliviako emakume bat / Arg.: Txomin Txueka
2006ko abuztuan bidali zituen ARGIAk Amets Arzallus bertsolari eta kazetaria eta Txomin Txueka argazkilaria Boliviara. Bertako errealitatea jaso eta euskal gizarteari gerturatzea zen helburua. Proiektu hark oso bide emankorra ekarri du gerora, bai ARGIArentzat –besteak beste, Boliviatik ekarritako materialekin osatu baitziren lehen bideoak eta bidaia kanala, beste ekimen batzuen abiapuntu bihurtu direnak– zein Amets eta Txomin bikotearentzat –bi urte eta erdi geroago 40 hitzaldi inguru eskaini dituzte–. Ametsekin izan gara, Boliviako bidaiaz eta hitzaldiez solas egiteko. Gehiago irakurri…