‘Filé’ eredua edo demokrazia ekonomikoa

Aktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn David de Ugarteri egin nion elkarrizketa argitaratuko da ARGIA astekarian datorren astean. Elkarrizketaren hasieran diodan moduan, madrildarra aro berriko filosofoa da, etorkizuna orainera ekartzen duen pentsalaria. Gauza askori buruz ematen du bere ikuspegia.  Hala, sare sozialei buruz aritu ginen, jabetza intelektualaz, nazionalismoaz, enpresa eredu berriez…  Baina paperaren tiraniak kanpoan utzi du [...]

Copyright-a saihesten duen muntaia, Disneyko pertsonaiak erabiliz

Fair use terminoa copyright-aren legezko erabilera izendatzeko erabiltzen da; AEBetako legeek araututa dago. Hemen aurkezten dizuegun bideo hau erabilera mota horretan oinarritzen da eta beraz, copyright-a saihestea lortzen du. Muntaia Bucknell Unibertsitateko irakasle Eric Faden-ek egin du. Disneyko hainbat filmetako pasarte txikiak hartu eta copyright-a eta fair use delakoa zer diren eta zertarako eta nola [...]