Uztailaren 12an eta 13an EHUko Uda ikastaroen baitan egin ziren Euskara 2.0 jardunaldien ondorioak edo antzerako zerbait eman nahiko nuke hemen. Iruditzen zait gai beraren inguruan behin eta berriz ideia berberak errepikatzen direla, baina jardunaldien amaierako mahai-inguruak zerrenda antzerako bat ateratzeko aukera eman zidan. Eskerrak Unai Fernandez de Betoñori, Maite Goñiri eta Gorka Juliori, eurak [...]
Euskara Zuzendaritza Nagusiak hausnarketa estrategikoaren aurkezpena egin du gaur. Nahiz eta bertan zehaztasun handiegirik ez duten eman, aurrera begira hartu nahi diren lerro estrategikoen txostena (PDF, 471 KB) sarean zintzilikatu dute.
Aktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn David de Ugarteri egin nion elkarrizketa argitaratuko da ARGIA astekarian datorren astean. Elkarrizketaren hasieran diodan moduan, madrildarra aro berriko filosofoa da, etorkizuna orainera ekartzen duen pentsalaria. Gauza askori buruz ematen du bere ikuspegia. Hala, sare sozialei buruz aritu ginen, jabetza intelektualaz, nazionalismoaz, enpresa eredu berriez… Baina paperaren tiraniak kanpoan utzi du [...]
Gaurkoan ARGIAko erredakzio mahaira iritsi diren zenbait albiste hari batez lotzea da kazetari honen asmoa. Armiarmaren ibilerak espazio desberdinak josten dituen gisa lotu nahi dut informazioa. Pausoz pauso, hori baita gaur aukeratutako albiste guztien oinarrian eta armiarma sare honen abiapuntuan dagoena. Pausoak emango dituzte datorren apirilaren 20an Aldaketa klimatikoari aurre egiteko: CO2 gutxiago. Energia, garraio [...]