Europako hauteskundeek izango duten partaidetza eskasa, hiritarren euroeszeptisismoa, Parlamentuaren beraren baliagarritasuna, komunikabideen arreta eskasa eta abar aipatzen ari gara etengabe egun hauetan. Nahikoa arrazoi europar sentimendua krisian dagoela esateko. Izan ere, hainbeste herrialde, hain desberdinak, bakoitza bere ezaugarriekin, sentimenduekin, izaerarekin, helburuekin bateratzea ez da erraza. Datu batzuk ematearren: 27 herrialde, 23 hizkuntza ofizial, 491 milioi [...]
Lehen aldia da hauteskunde kanpainak irauten duen bitartean komunikabideek informazioa nola landu duten aztertu dela. EHUk martxan jarritako behatokiak eguneroko jarraipena egin du Elecciones Vascas 2009 webgunean eta Facebook eta Twitter bidez ere bai. Behatokiak Berria, Deia, El Correo, El Diario Vasco, El Mundo, El PaĆs eta Gara egunkariak eta honako hiru hautagaiak aztertu ditu: [...]
Azken hilabeteetan iritzi eta eztabaida ugari entzun dugu kanon digitalari buruz. Orain, hauteskunde kanpainan botoak lortzeko edo galtzeko argudio bat bilakatu da. Batzuen iritziz, kanonaren alde agertzeak ez dio batere mesederik egin PSOEri, aldiz PPk sozialistak erasotzeko beste aitzakia bat aurkitu du gai horrekin. Gogoratu behar da ordea, PPk jabetza intelektualaren aldeko legeak jasotzen zuen [...]