Pasa den hilaren 21ean eta 22an Web Mugikorra. Ezagutu eta ikasi web orrialdeak testuinguru mugikorrera egokitzen edo sortzen ikastaroan izan nintzen, Miramon Enpresa Digitalaren egoitzan, Donostian. Ikastaroa Gorka Juliok (Elurnet) eman zuen . Bi egun haietan ateratako hamaika ondorio orokor laburbiltzea erabaki dut. Baina hori baino lehen gogoeta bat.
Blogak 2.0 jardunaldiak egin ziren atzo (6) Deustuko Unibertsitatean, Alianzo enpresak, Deustuko Unibertsitateak eta, Bizkaia Enpresa Digitala eta Euskadi Informazioaren Gizartean ekimenek antolatuta. Oraindik ia 24 ordu iragan ez badira ere, jada asko idatzi da han entzundakoaz, unibertsitateko auditorioa ordenagailu eramangarriz betea baitzegoen eta bertaratutakoek hitzaldiak entzun ahala idazten zituzten artikuluak beren blogetan. Ordenagailu eramangarririk [...]