Mugitu.com: Hasi berriak direlako etorkizuna

Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB 09) izan zen ostegunean Donostian. Atzo Komunikabide idatzien etorkizuna mahai-inguruari buruz idatzi nuen eta orain jardunaldi horietan izandako hitzaldi guztien artean bi gazteren proiektua nabarmendu nahiko nuke, Mugitu.com.

Komunikabide idatzien etorkizuna hizpide

Informatikari Euskaldunen Bilkuran izan nintzen atzo, goizean entzule bezala eta arratsaldean hizlari gisa. Komunikabide idatzien etorkizuna mahai-inguruan parte hartu nuen, Gaur8 eta Kazeta.info-ko Maite Ubiriarekin eta Berria eta Hitzaren izenean joan zen Iker Balentziagarekin batera. Honelako mahai-inguru edo eztabaidetan frustrazioa sentitu ohi dut, ideia garbirik ez baitut ateratzen. Oso aberasgarria da, dudarik gabe, bataren eta [...]

Hasier Etxeberria: “Ez dut ikusten gure inguruan Internetetik Interneterako sortutako proiekturik”

Apirilaren 15ean euskarazko hedabide berri bat sareratu zen, ZuZeu.com. Oraindik ez dute jendaurreko aurkezpenik egin, baina zenbait blog eta komunikabidek jada jaso dute notizia. Egitasmoak ikusmina piztu du eta proiektuaren sustatzaile Hasier Etxeberriaren ustez “horrek zerbait esan nahi du”. Etxeberriak Digitalak produkzio etxeko Josu Erguin “engainatu” zuen eta berarekin batera eraman du proiektua aurrera. Gugeu [...]

Amets Arzallus: “Boliviakoa gerora ere arrasto handia utzi didan zerbait izan da”

2006ko abuztuan bidali zituen ARGIAk Amets Arzallus bertsolari eta kazetaria eta Txomin Txueka argazkilaria Boliviara. Bertako errealitatea jaso eta euskal gizarteari gerturatzea zen helburua. Proiektu hark oso bide emankorra ekarri du gerora, bai ARGIArentzat –besteak beste, Boliviatik ekarritako materialekin osatu baitziren lehen bideoak eta bidaia kanala, beste ekimen batzuen abiapuntu bihurtu direnak– zein Amets eta [...]

Lopez de Aberasturi bezalako jendea behar du euskarak

Kaixo atariaren sortzaile Aitor Lopez de Aberasturik 2008 amaieran eskutitz bat bidali zien Google bilatzailearen sortzaile Sergey Brinn eta Larry Page estatubatuarrei, Google-eko zerbitzuak euskaraz erabilgarri jartzeko eskatuz. EITBren webgunean Badator Google euskaraz titularra irakurri ahal izan dugu. Albiste horretan adierazten denez, aurrerantzean “euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak egin ahal izango dira [...]

Komunikabideek nola landu dute hauteskunde kanpaina?

Lehen aldia da hauteskunde kanpainak irauten duen bitartean komunikabideek informazioa nola landu duten aztertu dela. EHUk martxan jarritako behatokiak eguneroko jarraipena egin du Elecciones Vascas 2009 webgunean eta Facebook eta Twitter bidez ere bai. Behatokiak Berria, Deia, El Correo, El Diario Vasco, El Mundo, El País eta Gara egunkariak eta honako hiru hautagaiak aztertu ditu: [...]

Amadeu Abril i Abril: “Cat domeinua lortu bazen, .eus ere lortuko da”

Urtarrilaren 29an PuntuEus elkartea aurkeztearekin batera, .eus domeinuarekin amesten hasi gara guztiok. Domeinuen esleipenari buruz pixka bat gehiago ulertzeko Puntcat-eko (.cat domeinua eskuratzeko lan egin duen elkartea) zuzendari ohiarekin hitz egin dugu. Bera da domeinuak esleitzeaz arduratzen den ICANN erakundea hobekien ezagutzen duen pertsonetako bat, ia lau urtez bertako Administrazio Kontseiluko kidea izan baita. Eus [...]

Iratxe Esnaola: “Eus domeinua abantailaz josita etorriko da”

Atzo goizean aurkeztu zen PuntuEus elkartea Euskaltzaindiko egoitzan. Iluntzean berriz, Durangoko Plateruenan jaialdia egin zuten. PuntuEus elkartea apirilaren 2an eratu zen, euskararen eta euskal kulturaren arloko hainbat talde elkartuta eta .eus domeinua eskuratzea du helburu, “euskara eta euskal kultura Interneteko espazioan ikusgarri” bilakatu dadin. Iratxe Esnaola PuntuEus elkarteko kidea da. Berarekin hitz egin dugu Plateruenako [...]

Hobe argia.albisteak, argia.eus baino

Joan den astean zabaldu zen albistea: Izenak eta Zenbakiak Banatzeko Interneteko Korporazioak (ICANN) 2009tik aurrera lehenengo mailako domeinuak (.com, .net eta abar) liberalizatu egingo ditu. Hau da, aurrerantzean domeinu izenetan askoz ere aukera gehiago izango ditugu. Adibidez, Sustatuk zenbait proposamen egin zituen: sustatu.albisteak, zabaldu.albisteak, irratia.eitb, telebista.eitb… Era berean, ICANN-ek hartutako erabaki horrek .eus domeinua ere [...]

Ismael Nafría: “Web 2.0 erabiltzaileen aroa izan bada, web 3.0 datuena izango da”

Ismael Nafría kazetariak 14 urte daramatza Internet gaietan sartuta. Urte horietan guztietan milaka orduz nabigatu du eta ehunka web gune aztertu. Bere esperientziak bi liburu idazteko parada eman dio: Web 2.0. El usuario, el nuevo rey de Internet (Web 2.0. Erabiltzailea, Interneteko errege berria) eta Internet es útil (Internet erabilgarria da). Bi urtez La Vanguardia [...]