Lehenik eta behin barkamenak guztioi. Hilabeteak daramatzat idatzi gabe. Kazetaritza lanak utzia naiz eta beste proiektu batean buru-belarri sartuta nabil. Orain Iametza Interaktiboa enpresako kudeatzailea naiz eta erredakzio lanetan baino, proiektu kudeaketa lanetan nabil. Edozein modutara, web munduarekin oso lotua jarraitzen du, Iametzaren ogibidea horixe delako, web garapenak eta komunikazioa.
Unibertsoan zulo beltzak omen daude, proba zientifikoekin ere sortu omen litezke zulo beltzak… Norbaitek edo zerbaitek irentsiko ote gaituen beldur gara –beno ez guztiok, ezjakintasunagatik edo, ni ez nago oso kezkatua horrekin, nire hankako behatz lodiak galtzerdiei egin ohi dizkienekin ez bada behintzat–. Baina Interneten ere zulo beltzak daudela entzuteak gehiago kezkatu nau eta eduki [...]
Oporretan guztiz deskonektatuta egon ondoren, astelehenean lanera itzuli eta hara non aurkitzen naizen Patxi Lopezen twitter-elkarrizketarekin. “A ze modernoa lehendakari berria!”, pentsatu dut. Berehala konturatu naiz, iruzkin gehienak ez zirela twitter-elkarrizketa egin izanaz, nahiz eta horri buruzko kritikak ere izan diren, itxurakeria hutsa izan dela salatuz. Nik bi behintzat irakurri ditut, Iñigo Urkullurena bata eta [...]
“Kaixo. 77.231.210.87 naiz eta 62.193.254.233-rekin hitz egin nahiko nuke”. Horrelaxe hitz egiten dute ordenagailuek euren artean, nahiz eta guretzat elkarrizketa horren itzulpena den “nire ordenagailuak www.argia.com-ekin hitz egin nahi du”. Puntuz banatutako lau blokeko zenbaki horiek IP helbideak dira. 4.300 milioi helbide desberdin egon daitezke, baina jada %15 baino ez dira libre geratzen. 2011 urte [...]