Unibertsoan zulo beltzak omen daude, proba zientifikoekin ere sortu omen litezke zulo beltzak… Norbaitek edo zerbaitek irentsiko ote gaituen beldur gara –beno ez guztiok, ezjakintasunagatik edo, ni ez nago oso kezkatua horrekin, nire hankako behatz lodiak galtzerdiei egin ohi dizkienekin ez bada behintzat–.
Baina Interneten ere zulo beltzak daudela entzuteak gehiago kezkatu nau eta eduki sortzaile [...]
Oporretan guztiz deskonektatuta egon ondoren, astelehenean lanera itzuli eta hara non aurkitzen naizen Patxi Lopezen twitter-elkarrizketarekin. “A ze modernoa lehendakari berria!”, pentsatu dut. Berehala konturatu naiz, iruzkin gehienak ez zirela twitter-elkarrizketa egin izanaz, nahiz eta horri buruzko kritikak ere izan diren, itxurakeria hutsa izan dela salatuz. Nik bi behintzat irakurri ditut, Iñigo Urkullurena bata eta [...]
“Kaixo. 77.231.210.87 naiz eta 62.193.254.233-rekin hitz egin nahiko nuke”. Horrelaxe hitz egiten dute ordenagailuek euren artean, nahiz eta guretzat elkarrizketa horren itzulpena den “nire ordenagailuak www.argia.com-ekin hitz egin nahi du”.
Puntuz banatutako lau blokeko zenbaki horiek IP helbideak dira. 4.300 milioi helbide desberdin egon daitezke, baina jada %15 baino ez dira libre geratzen. 2011 urte aldera [...]
Firefox nabigatzailearen bertsio berria, Firefox 3.5 jada eskuragarri dago, baita euskaraz ere. Oraindik ere datuek erakusten digutenez, erabiltzaileen artean Microsoft Explorer da nagusi, baina Firefox zabaltzen ari da pixkanaka-pixkanaka eta jada %20-25eko kuota dauka. ARGIAko estatistikei erreparatuta ere, gure nabigatzaileen %60k Explorer erabiltzen du eta Mozilla+Firefox ia %30ek. Geratzen den %10 gainontzeko nabigatzaileen artean banatzen [...]
Aktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn
David de Ugarte ziberaktibistari elkarrizketa egingo diot; nire galderak erantzuteko prest agertu da behintzat. Badakit ez dela oso ohikoa erreportaje edo elkarrizketa egin aurretik ezer esatea, baina orain arte egin ez dudan zerbait esperimentatu nahi dut, kazetal jardun parte-hartzaileagoa. Hau da, galderen prestaketa fasetik bertatik aukera eman nahi dut jendeak ekarpenak egin [...]
Xabier Lapitz kazetariak Alberto Surio EITBko zuzendari berria elkarrizketatu du gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan. Bere adierazpen guztien artean nabarmenduena legez kanpoko ezker abertzalearekiko erakutsi duen jarrera izan da:
“Zer ezker abertzaleri buruz ari gara? Batasunaren ingurukoaz? Sentsibilitate desberdinak daude, erakunde, sindikatu, talde legalak eta ez legalak. Nik uste dut irrati telebista publiko batek ez [...]
Norbaiti edo zerbaiti buruz gehiago jakiteko Internet erabiltzen dugu; beraz kontuz! geure sekretu eta besteek ezagutzea nahi ez dugun xehetasun askoren bozgorailu eta artxibo historiko ere bilaka daiteke eta. Denok irakurri edo entzun dugu kasuren bat: Facebook-en parrandako argazkiak izateagatik kontratatu ez zutenarena, produktu bati buruzko iritzi txarrak irakurtzeagatik konpetentziara joan direnena…
Hedabideen etorkizuna hizpide da mahai-inguru, jardunaldi eta hitzaldi askotan, ekonomia krisiari eta paperaren jaitsierari lotuta. Nolakoa izan behar du hemendik 4-5 edo 10 urtetara bizirik egongo den hedabideak?
Atzo goizean EKT Euskarazko Komunikazio Taldeak antolatutako Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet jardunaldiak izan ziren. Kataluniako Vilaweb atariko zuzendari Vicent Partalek eta Periodistas 21 blogeko kudeatzaile Juan Varelak hitzaldi bana eskaini zuten. Kafearen ondoren, berriz, unibertsitateko hiru irakasleren arteko mahai-ingurua gidatu zuen Lorea Agirre kazetariak: Aitor Zuberogoitia (HUHEZI), Jose Ignacio Armentia (EHU) eta Jon [...]
Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB 09) izan zen ostegunean Donostian. Atzo Komunikabide idatzien etorkizuna mahai-inguruari buruz idatzi nuen eta orain jardunaldi horietan izandako hitzaldi guztien artean bi gazteren proiektua nabarmendu nahiko nuke, Mugitu.com.