2011: ordenagailuen nortasun agiriaren amaiera data

“Kaixo. 77.231.210.87 naiz eta 62.193.254.233-rekin hitz egin nahiko nuke”. Horrelaxe hitz egiten dute ordenagailuek euren artean, nahiz eta guretzat elkarrizketa horren itzulpena den “nire ordenagailuak www.argia.com-ekin hitz egin nahi du”. Puntuz banatutako lau blokeko zenbaki horiek IP helbideak dira. 4.300 milioi helbide desberdin egon daitezke, baina jada %15 baino ez dira libre geratzen. 2011 urte [...]

David de Ugarte: Internauta baten galderari erantzuna

Aktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn David de Ugarte elkarrizketatu behar nuela-eta, internautei galderak bidaltzeko gonbitea egin nien. Esperimentua ez da oso arrakastatsua izan. Nahiz eta nire blogean, Twitterren eta Facebook-en ere iragarri, galdera bakarra iritsi zait. Ez dakit zer ondorio atera: Nire inguruko sareak ez daki nor den David de Ugarte? Jendeak erantzuteko denbora falta du? [...]

‘Filé’ eredua edo demokrazia ekonomikoa

Aktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn David de Ugarteri egin nion elkarrizketa argitaratuko da ARGIA astekarian datorren astean. Elkarrizketaren hasieran diodan moduan, madrildarra aro berriko filosofoa da, etorkizuna orainera ekartzen duen pentsalaria. Gauza askori buruz ematen du bere ikuspegia.  Hala, sare sozialei buruz aritu ginen, jabetza intelektualaz, nazionalismoaz, enpresa eredu berriez…  Baina paperaren tiraniak kanpoan utzi du [...]

Firefox 3.5: Zenbaterainoko aldaketa?

Firefox nabigatzailearen bertsio berria, Firefox 3.5 jada eskuragarri dago, baita euskaraz ere. Oraindik ere datuek erakusten digutenez, erabiltzaileen artean Microsoft Explorer da nagusi, baina Firefox zabaltzen ari da pixkanaka-pixkanaka eta jada %20-25eko kuota dauka. ARGIAko estatistikei erreparatuta ere, gure nabigatzaileen %60k Explorer erabiltzen du eta Mozilla+Firefox ia %30ek. Geratzen den %10 gainontzeko nabigatzaileen artean banatzen [...]

David de Ugarteri elkarrizketa: Galderak prestatzen

Aktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn David de Ugarte ziberaktibistari elkarrizketa egingo diot; nire galderak erantzuteko prest agertu da behintzat. Badakit ez dela oso ohikoa erreportaje edo elkarrizketa egin aurretik ezer esatea, baina orain arte egin ez dudan zerbait esperimentatu nahi dut, kazetal jardun parte-hartzaileagoa. Hau da, galderen prestaketa fasetik bertatik aukera eman nahi dut jendeak ekarpenak [...]